Prestatzailea

Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon.

Zuriñe Martinez arlo fiskaleko aholkularia da Gómez-Acebo & Pombon.

Alaitz Landaluze, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian 

Iñaki Ganzarain, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian

Hizlariei buruz informazio gehiago hemen. 

Ikaskuntza-helburuak

  • Zerga-araudian kenkari fiskalerako eskubidea sor dezaketen I+G+b arloko jarduera berriak ezagutzea.
  • Pizgarri fiskal horren garrantzia ikuspegi kuantitatibotik ulertzea, I+G+b arloko jarduera-tipologia bakoitzari egokitutako GZren likidazio-kasu praktikoak azalduz.
  • Pizgarria aplikatzeko bete behar diren izapide formalen eskema argia eta sinplea izatea.
  • Eta, azkenik, aipatutako pizgarriaren aplikazio praktikoari buruz eztabaidatzea, zalantzak partekatzea eta planteatzen diren gaiak konpontzen saiatzea.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Kenkari fiskalerako eskubidea sortzen duten berrikuntza teknologikoko kasuak aztertzea, fokua kasu berrietan jarriz.
  2. Kenkari fiskalerako eskubidea sortzen duten I+G arloko kasuak aztertzea, fokua kasu berrietan jarriz.
  3. Kenkari fiskalak eta horiek aplikatzeko baldintzak azaltzea, bai eta horien azterketa praktikoa ere.
  4. Pizgarri fiskala aplikatzeko beharrezkoak diren izapide formalak berrikustea.
  5. Eztabaida eta galderen txanda.
  6. Networking I+G+b arloko aholkularitza fiskaleko zerbitzuetan espezializatutako erakunde bazkideekin (Elkargi eta bazkide diren aholkularitza-enpresak).

Nori zuzendua

  • Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren enpresak, I+G+b eta/edo berrikuntza teknologikoko jarduerak egiten dituztenentzat edo horiei aholkuak ematen dizkietenentzat.
  • I+G+b-rako kenkari fiskalen arloko azken berrikuntzei eta horiei lotutako finantzaketa-aukerei buruzko jakin-nahia dutenentzat.
  • kenkari horiek haren enpresa motari aplikagarriak zaizkion eta, hala badagokio, egin beharreko izapideak ezagutzeko beharra dutenentzat.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 28

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 134,66 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk