Prestatzailea

 

Juan de los Ángeles. Lotutako aholkularia – Zink Innovation & Trends

Juan de los Angeles C4E Consulting Services konpainiako fundatzailea eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea da. BBDO Nueva Yorken zenbait urte eman ondoren, 1994. urtean doktoretza eskuratu zuen Sormenaren Enpresa Balorazioari buruzko tesiarekin. Harrezkero, sormenaren, berrikuntzaren eta joeren arloetan ikertzen eta ikasleak nahiz profesionalak prestatzen aritu da. 2002. urtean C4E sortu zuen. Joeren aholkularitza-konpainia da, eta txostenen, tailerren, lan-saioen edo inspirazio-bidaien bidez berrikuntza sortzen aditua da.

 

Ikaskuntza-helburuak

  • Aldaketa-joerak identifikatzeko gaitasuna garatzea.
  • “Berrikuntzarako lasterbide” gisa joerei etekina ateratzea.
  • Joerak erakundearen beraren erabilgarritasunaren arabera hautatzen eta baliozkotzen ikastea.
  • Joerak inspirazio-iturri izatetik berrikuntzarako eta arazoak konpontzeko tresna izatera pasatzea.
  • Joeretan oinarritutako berrikuntza garatzeko oinarrizko tresna eta metodologiekin ohitzea.
  • Joerak detektatzeko eta aktibatzeko eta erakundearen egunerokotasunean txertatzeko gaitasun biguna (soft skill) lantzea.

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Nola erabiltzen dituzte enpresek joerak eta zertarako.
  2. Zaintzatik joeretara: errealitatea deskribatzetik aldaketa-bektoreak identifikatzera.
  3. Joerak: zer dira eta nola sortzen dira.
  4. Joera motak, enpresa eta erakundeetan duten erabilgarritasunaren arabera.
  5. Joeretan oinarritutako berrikuntza: metodologiak eta tresnak.
  6. Azken miliako berrikuntza: joerak, egunerokoan etengabe berritzeko ohiko gaitasun gisa.

Nori zuzendua

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat baino ez:

  • inguruneko aldaketei dagoeneko adi daudenentzat eta erabakiak hartzeko ingurunean zaintza-jarduerak sistematikoki egiten dituztenentzat.
  • aldaketak eta berrikuntzak aztertu eta deskribatzetik etorkizuneko joerak identifikatzera pasatzeko jakin-nahia dutenentzat.
  • joeretatik haratago joan eta berrikuntza-produktu zehatzak edo negozio-ereduak garatu nahi dituztenentzat, etorkizunak eskaintzen dituen erronkei eta aukerei aurrea hartzeko.
  • berrikuntza-jarduerak eta -proiektuak garatzen esperientzia dutenentzat.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

urr. 8

09:30 - 13:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, Zamudio

Programa osoa
PDF 302,10 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4 horas

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque.

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque.

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk