Prestatzailea
Urko de la Torre Alberdi. ADI Revolutioneko CEO-a eta EHUko eta Deusto Business Schooleko irakasle laguntzailea da. ESICetik Executive MBA. 8 urte baino gehiagoko eskarmentua du estatu mailako zein nazioarteko enpresa taldeei eta enpresa txiki eta ertain industrialei merkataritza-estrategia digitalak diseinatzen eta abian jartzen laguntzen.
Ikaskuntza-helburuak
Hauek dira prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak:
- Ikuspen KPIen eta merkataritzako KPIen arteko aldea ulertzea.
- Online bezero berriak erakartzea errazten edo zigortzen duten elementu kritiko nagusiak ezagutzea.
- Beste konpainia batzuen arrakasta- eta porrot-erreferentziak aurkitzea.
- Ikasitakoaren aplikazio praktiko posibleak identifikatzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- “Emaitzak” hitza eta bere galbideratzea.
- 1. gakoa: proiektuaren helburuen diseinua.
- 2. gakoa: B2B erosketa-esperientzia B2C esperientziara hurbiltzea.
- 3. gakoa: ROIaren neurketa.
- Arrakasta eta porrot kasuak.
- Kasu praktikoa.
Nori zuzendua
- Zuzendaritzako karguetarako, marketineko karguetarako eta
egungo bezero-zorroa leialtzeko eta negozio berria erakartzeko estrategia digitalak garatzeko beharra edo interesa duten ETE industrialentzako edo B2B enpresentzako.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
eka. 12
09:30 - 13:00 CEST
Arima Hotel (Magnolia Gela). Miramón Pasalekua 162, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkea.
Leku kopurua 30
Iraupena 3,5h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque