Prestatzailea

Iñigo Bediaga.

Idekoko Ikerketa Taldearen arduraduna (Informazioaren, Komunikazioaren eta Automatizazioaren Teknologiak).

Industria ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilboko Ingeniarien Eskolan. 2016az geroztik, Danobatgroup digitalizatzeko estrategiaren arduradun teknologikoa da, Danobat, Soraluce eta Goimek enpresetako I+G zuzendaritzekin koordinatuta eta Savvy Data Sistemsekin lankidetza estuan.

Ikaskuntza-helburuak

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:

  • Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, industria-arloko ETEentzat duen potentziala azaltzea eta enpresaren digitalizazio-proiektu bati nola ekin erakustea.
  • Fabrika-plantaren mailan produkzio-ingurunea digitalizatzearen potentziala azaltzea, alderdi eta jardun-arlo nagusiak azaltzea eta digitalizatze progresiborako metodoak proposatzea.

* Ondoren fabrikazio-laborategira bisita egiteko aukera egongo da.

Ikaskuntzaren edukiak

  • Monitorizatu beharreko ekipamendu motak (makineria, robotak, instalazioak…).
  • Datu-iturri erabilgarriak (sentsoreak, PLCak, CNCak).
  • Prozesuko datuak eskuratzetik erabakiak hartzeko informazio baliagarrira.
  • Datuak atzemateko eta kudeatzeko metodoak eta tresnak:
  • Tratamendua eta diagnostikoa.
  • Analisia eta hobekuntza.
  • Informazioa integratzea eta bistaratzea (MES sistemak).
  • Negozio-eredu berri posibleak (Pay per use eta beste batzuk).
  • Digitalizazio-proiektu baterako metodoak eta tresnak.
  • Nork bere buruari hausnartzeko ariketa.
  • Hurbileko kasu praktikoak.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: SAVVY DATA SYSTEMS.

Nori zuzendua

  • Honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa duten 10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat soilik:
  • digitalizazioak ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
  • nola ekin proiektu bati eremu horretan.
  • Produkzio-prozesuko barne-digitalizazioko proiektuen kudeatzaileak, ekoizpen-zuzendaritzak, fabrikazio-zuzendaritzak eta profesional arduradunak.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

mar. 14

09:30 - 13:30 CEST

Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA), 202. eraikina, ELKARLAN aretoa. 48170 Zamudio. Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa.

Programa osoa
PDF 997,49 KB

Leku kopurua
24

Iraupena
4

Harremanetan jarri

Innobasque

Antolatzailea

Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk