Prestatzailea
Elen Orcolaga. Eurogap-eko Aholkularitzako zuzendaria.
Bere esperientzia profesionala % 100ean merkatura bideratuta dago, bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko sentsibilitate handiarekin, eta enpresen balioa eta negozioa sortzeko ikuspegi argiarekin, marken eta produktuen hausnarketatik, merkaturatzetik eta komunikaziotik abiatuta. Enpresa administrazio eta zuzendaritzan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, marketin masterra eta eskaeran oinarritutako merkataritza estrategien berrikuntza graduondokoa Georgia Tech University Atlanta AEBn.
Ikaskuntza-helburuak
- Produktua bere osotasunean ulertzea, bezeroarentzako balioa garatzeko moduak lantzeko: alderdi fisiko eta ukigarrietatik, ukiezinetatik, digitaletatik, finantzarioetatik…
Ikaskuntzaren edukiak
- Produktu-zorroa aztertzea.
- Produktu estrategikoak hautatzea.
- Produktu-maila ezberdinak identifikatzea.
- Maila bakoitzerako berrikuntza-aukerak aztertzea.
- Berrikuntza-maila bakoitzak dakartzan onurak zehaztea.
- Digitalizazioak berrikuntzan nola lagun dezakeen identifikatzea.
- Berrikuntza-maila bakoitzaren lehia-abantaila baloratzea.
- Nola bihurtu produktu bat zerbitzu batean.
- Esperientziaren garrantzia produktuaren konfigurazioan.
- Konfiantza, produktuan balioa sortzeko gako gisa.
Nori zuzendua
- 10 langile baino gehiagoko ETEentzat soilik, produktu berriak garatzeko beharra edo interesa duten ETEentzat.
- Gerentziak, Berrikuntzako arduradunak, negozio-garapeneko eta proiektu estrategikoen arduradunak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
eka. 19
09:30 - 13:30 CEST
Arima Hotel (Magnolia Gela). Miramon pasealekua 162, Donostia.
Leku kopurua 35
Iraupena 4 horas
Harremanetan jarri
Innobasque