Prestatzailea
Iñaki Liébana. Aholkularitza-arloko arduraduna InTool.
Angélica López Sobrado. Coordinadora servicios de Inteligencia Competitiva en TECNALIA Research & Innovation.
Lola Elejalde. Nazioarteko zuzendaria Innobasquen.
Oihana Blanco. Berrikuntza-politiketan proiektu-arduraduna Innobasquen.
Ikaskuntza-helburuak
- Etorkizunen pentsamendua zer den eta erakundeetan berrikuntzarako eta lehiakortasunerako duen garrantzia ulertzea.
- Aurrez ezarritako onarpenak zalantzan jarri edo berriz planteatu.
- Ingurunean gertatzen diren etengabeko aldaketei buruz adi egoteko eta oraindik gertatu ez direnei aurrea hartzeko moduko zaintza-plana diseinatzeko ezagutzak eskuratzea.
Ikaskuntzaren edukiak
Norekin: Lola Elejalde eta Oihana Blanco (Innobasque), Iñaki Liébana (Intool) eta Angélica López (Tecnalia):
- Etorkizunen pentsamendua: zer da eta zeintzuk dira hauek erakunde batean ezartzeko gakoak.
- Zer da zaintza plan bat eta zer elementuk usatzen dute.
- Zaintza-plana diseinatzeko faseak: informazio-motak, iturriak identifikatzea, alertak sortzea, zaindu beharreko eremuak…
- Nola partekatu informazioa erakundearen barruan, ideiak sortu, erabakiak hartu eta berrikuntza bultzatzeko.
- Hurrengo urratsak – Lantzeko ariketa: Zaintza Plana.*
*Ariketa 2 asteko epean egingo da, saioa amaitu ondoren. Horretarako, Innobasqueko Zaintza eta Prospektiba eskaintzaren sareko adituren baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.
Nori zuzendua
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko bazkideentzat bakarrik.
- Ingurunean gertatzen diren aldaketek eragiten dietela ulertzen dutenak eta beraz gertatzen denari adi egon nahi dute.
- Beren inguruari begiratzen diotenak, baina modu puntualean, ez sistematizatua.
- Egun gertatzen ari dena baino haratago ikusteko eta etorkizunarekiko hala nolako ikuspegia zaintzan ezartzeko kezka dutenak.
- Erabakiak hartzen eta berritzen lagunduko dien zaintza-prozesu ordenatu bat diseinatu eta abian jartzeko berariazko kezka eta beharra dutenak.
*Gehienez bi pertsona erakundeko.
Presentziala
api. 18
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 4 horas
Harremanetan jarri
Innobasque