BIOLAN MIKROBIOSENTSOREAK: Berrikuntzaren kudeaketa aurreratua eta integrala
Berrikuntzaren kudeaketaren barne bilakaeraren adibide bat da, negozioarentzat funtsezkoa, konpainiaren beraren hazkundera eta dimentsionamendura egokitzen joan dena, jarduera arlo berriak abian jarrita eta eraldaketa digitaletik eratorritako erronka berriei arreta berezia emanda. Biolaneko berrikuntzaren kudeaketak aktiboki inplikatzen du, konpainiako taldea bera ez ezik, laguntzaile teknologikoak eta bezero nabarmenak ere, ezagutza berritzailearen lankidetza eta aberastasun handiena bilatuz, ideiatik hasi eta merkatuko produkturaino.
Biolan enpresa bioteknologiko bat da, soluzio analitikoak eta diagnostikoak, teknologikoak eta integralak, garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituena, batez ere biosentsoreetan oinarrituta, nekazaritzako elikagaien eta osasunaren esparruan interesgarriak diren parametroak ahalik eta fidagarritasun eta zehaztasun handienarekin neurtzeko. Negozio eredu hori berrikuntzaren aldeko etengabeko apustuan oinarritu da beti, parametro objektiboa azkar, erraz eta lehiakor neurtzeko aukera emango duten produktu berriak garatzeko, bioteknologia, elektrokimika edo elektronika bezalako teknologiak integratuz eta aplikatuz.