Prestatzailea
Ibon Zugasti. Prospektikerreko managing zuzendaria.
Rodrigo Dal Borgo. Prospektiba estrategikoaren arloko aholkularia eta beste batzuekin batera ParalogosAI konpainiaren sortzailea.
Lola Elejalde. Nazioarteko zuzendaria Innobasquen.
Oihana Blanco. Berrikuntza-politiketan proiektu-arduraduna Innobasquen.
Ikaskuntza-helburuak
- Ulertzea zer den etorkizuneko pentsamendua, eta erakundeen berrikuntzan eta lehiakortasunean duen garrantzia.
- Zalantzan jartzea edo birplanteatzea aurretik ezarrita ditugun zereginak
- Aurrera egitea zaintzatik beste prospektiba-tresna batzuk erabiltzera.
- Prospektiba-tresna sofistikatuagoak diren tresna batzuei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
- Erakundeetan metodologia hori txertatzeko aukera emango duten etorkizuneko agertokien ariketak egiteko moduari buruzko ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- Etorkizuneko agertokietarako sarrera: zer diren eta nola eraikitzen diren.
- Nola erabiltzen dituzten erakundeek etorkizuneko agertokiak:
- nazioartean erreferentziazkoak diren kasu batzuk.
- Nola jakinarazten diren sortutako emaitzak berrikuntza-proiektuetan edo estrategian eragina izan dezaten.
- Etorkizuneko agertokiei buruzko taldekako ariketa praktikoa.
Nori zuzendua
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideentzat baino ez:
- inguruneko aldaketei dagoeneko adi daudenentzat eta erabakiak hartzeko ingurunean zaintza-jarduerak sistematikoki egiten dituztenentzat.
- berrikuntza-jarduera eta -proiektuen garapenean esperientzia dutenentzat.
- etorkizunari begiratu eta ikuspegi hori beren erabaki estrategikoetan nola txertatu jakin nahi dutenentzat.
- beren jardueran etorkizuneko agertokiak txertatzeko jakin-nahia edo behar espezifikoa dutenentzat.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presentziala
urr. 23
09:30 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 4h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque