Prestatzailea

Oier Zelaieta. Ideko-ko fabrikazio-prozesuen ikerketa-taldeko arduraduna.

Ingeniaritza tekniko mekanikoa Mondragon Unibertsitatean eta industria ingeniaria unibertsitate berean.

Erreferentea produkzio-sistemen diseinuan eta hobekuntzan, tresnak, osagarriak eta ekipoak barne. “Lean Manufacturing” sistemen inplementazioan ere aditua da.

Ikaskuntza-helburuak

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak hauek dira:

  • Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, industria-arloko ETEentzat duen potentziala azaltzea eta enpresaren digitalizazio-proiektu bati nola ekin erakustea.
  • Fabrikazio plantan produkzio-ingurunea digitalizatzearen potentziala azaltzea, alderdi eta jardun-arlo nagusiak azaltzea eta digitalizatze progresiborako metodoak proposatzea.

Ikaskuntzaren edukiak

• Monitorizatu beharreko ekipamendu motak (makinak, robotak, instalazioak…).
• Datu-iturri erabilgarriak (sentsoreak, PLCak, CNCak).
• Prozesuko datuak eskuratzetik, erabakiak hartzeko informazio baliagarrira.
• Datuak atzemateko eta kudeatzeko metodoak eta tresnak:
Eskuratzea.
Monitorizazioa.
Biltegiratzea.
Tratamendua eta diagnostikoa.
Analisia eta hobekuntza.
• Informazioa integratzea eta bistaratzea (MES sistemak).
• Negozio-eredu berri posibleak (Pay per use eta beste batzuk).
• Digitalizazio-proiektu baterako metodoak eta tresnak.
• Nork bere egoerari buruz hausnartzeko ariketa.
• Hurbileko kasu praktikoak.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: SAVVY DATA SYSTEMS.

Nori zuzendua

  • Honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa duten 10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat soilik:
  • digitalizazioak ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
  • nola ekin proiektu bati eremu horretan.
  • Produkzio-prozesuko barne-digitalizazioko proiektuen kudeatzaileak, ekoizpen-zuzendaritzak, fabrikazio-zuzendaritzak eta profesional arduradunak.

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

urr. 17

09:30 - 13:30 CEST

Parque Tecnológico de Euskadi-Campus Vitoria-Gasteiz. Hermanos Lumiere, 11. 01510 Vitoria-Gasteiz

Programa osoa
PDF 300,21 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4 h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque 

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk