Prestatzailea

Urko de la Torre Alberdi. ADI Revolutioneko CEO-a eta EHUko eta Deusto Business Schooleko irakasle laguntzailea da. ESICetik Executive MBA. 8 urte baino gehiagoko eskarmentua du estatu mailako zein nazioarteko enpresa taldeei eta enpresa txiki eta ertain industrialei merkataritza-estrategia digitalak diseinatzen eta abian jartzen laguntzen.

Ikaskuntza-helburuak

Hauek dira prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak: 

  • Ikuspen KPIen eta merkataritzako KPIen arteko aldea ulertzea. 
  • Online bezero berriak erakartzea errazten edo zigortzen duten elementu kritiko nagusiak ezagutzea. 
  • Beste konpainia batzuen arrakasta- eta porrot-erreferentziak aurkitzea. 
  • Ikasitakoaren aplikazio praktiko posibleak identifikatzea.

Ikaskuntzaren edukiak

  • “Emaitzak” hitza eta bere galbideratzea. 
  • 1. gakoa: proiektuaren helburuen diseinua. 
  • 2. gakoa: B2B erosketa-esperientzia B2C esperientziara hurbiltzea. 
  • 3. gakoa: ROIaren neurketa. 
  • Arrakasta eta porrot kasuak. 
  • Kasu praktikoa. 

Nori zuzendua

  • Zuzendaritzako karguetarako, marketineko karguetarako eta
    egungo bezero-zorroa leialtzeko eta negozio berria erakartzeko estrategia digitalak garatzeko beharra edo interesa duten ETE industrialentzako edo B2B enpresentzako. 

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.  

Partekatu albiste hau

Presentziala

eka. 12

09:30 - 13:00 CEST

Arima Hotel (Magnolia Gela). Miramón Pasalekua 162, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkea.

Programa osoa
PDF 69,32 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
3,5h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk