Prestatzailea
Aitor Soloeta, Euskadiko arlo fiskalaren arduraduna Gómez-Acebo & Pombon.
Aitor espezializatuta dago Foru Zerga Zuzenbidean, eta nazioko eta nazioarteko erakundeei aholkularitza eman die.
Abokatu ekonomista da (Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen), eta enpresen aholkularitza juridikoko masterra du. Esparru pribatuan lan egin du 13 urtez (zenbait bulegotan, hala nola Cuatrecasas eta PwC) eta administrazio publikoan 21 urtez. Horietatik 7 urte egon zen Instituzio Publikoetako arlo ekonomikoetako arduradun gisa (hala nola Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Getxoko Udala), 10 urte finantza ikuskatzaile gisa eta azken 4 urteak Bizkaia Foru Ogasunaren zuzendari nagusi gisa.
Horrez gain, Bilbao Bizkaia Kutxa finantza-erakundearen Administrazio Kontseiluaren lehendakariordea izan da, banku-fundazio bihurtu aurretik. Halaber, erakunde horretan ere parte hartu du, patronatuaren kide gisa.
Egile eta egilekide gisa parte hartu du aldizkari espezializatuetako zenbait argitalpen eta artikulutan.
Zuriñe Martinez arlo fiskaleko aholkularia da Gómez-Acebo & Pombon.
Ekonomian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan, EHUn. Aholkularitza Fiskaleko Nazioarteko masterra egin zuen ISDE Zuzenbide eta Ekonomia Goi mailako Institutuan. Zerga eta zerga zuzenbidean espezializatuta dago. Aurretik lan egin du arlo fiskalean, besteak beste, Euskaltax eta Deloitte bulegoetan, eta behin eta berriz parte hartu du familia-enpresei eta multinazionalei aholkularitza fiskala ematen. Era berean, esperientzia sendoa du berregituraketa-eragiketetan, egiaztapen- eta ikerketa-jarduketetan eta prozedura ekonomiko-administratiboetan aholkularitzan.
Alaitz Landaluze
Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan aditua. 8 urte egon ostean Accentureko gerente lanetan, 2008an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatea zuzentzen du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiten du Eusko Jaurlaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen, eta I+Gko eta berrikuntzako programak diseinatzen eta kudeatzen zenbait Sail eta Foru Aldunditan. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.
Iñaki Ganzarain
Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua, eta Kudeaketako Informatikako ingeniari teknikoa da Deustuko Unibertsitatean. 4 urte egon ostean Minsaiteko aholkulari lanetan, 2016an Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian lanean hasi zen. Gaur egun, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politiken Unitatearen koordinatzaile teknikoa da. Bere jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira: Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea Lehendakaritzak kudeatutako 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana diseinatzen eta gauzatzen; aholkularitza ematea zenbait saili eta foru-aldundiri I+Gko zenbait tresna diseinatzen eta garatzen; eta analisiak egitea Euskadiko berrikuntzaren egoerari buruz. Zehazki, BFArekin batera lan egin du sozietateen gaineko zergaren I+Gko eta berrikuntza teknologikoko baldintza berriak ezartzen.
Ikaskuntza-helburuak
- Zerga-araudian kenkari fiskalerako eskubidea sor dezaketen I+G+b arloko jarduera berriak ezagutzea.
- Pizgarri fiskal horren garrantzia ikuspegi kuantitatibotik ulertzea, I+G+b arloko jarduera-tipologia bakoitzari egokitutako GZren likidazio-kasu praktikoak azalduz.
- Pizgarria aplikatzeko bete behar diren izapide formalen eskema argia eta sinplea izatea.
- Eta, azkenik, aipatutako pizgarriaren aplikazio praktikoari buruz eztabaidatzea, zalantzak partekatzea eta planteatzen diren gaiak konpontzen saiatzea.
Ikaskuntzaren edukiak
- Kenkari fiskalerako eskubidea sortzen duten berrikuntza teknologikoko kasuak aztertzea, fokua kasu berrietan jarriz.
- Kenkari fiskalerako eskubidea sortzen duten I+G arloko kasuak aztertzea, fokua kasu berrietan jarriz.
- Kenkari fiskalak eta horiek aplikatzeko baldintzak azaltzea, bai eta horien azterketa praktikoa ere.
- Pizgarri fiskala aplikatzeko beharrezkoak diren izapide formalak berrikustea.
- Kenkari fiskala transferituz finantzaketa lortzeko aukera (64 bis).
- Enpresa kasu praktikoen azalpena.
- Eztabaida eta galderen txanda.
Nori zuzendua
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren enpresak, I+G+b eta/edo berrikuntza teknologikoko jarduerak egiten dituztenentzat edo horiei aholkuak ematen dizkietenentzat.
- baldin eta I+G+b-rako kenkari fiskalen arloko azken berrikuntzei eta horiei lotutako finantzaketa-aukerei buruzko jakin-nahia badute.
- baldin eta kenkari horiek haren enpresa motari aplikagarriak zaizkion eta, hala badagokio, egin beharreko izapideak ezagutzeko beharra badute.
*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.
Presentziala
eka. 11
09:00 - 13:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 4,5h
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque