Prestatzailea

 

Iñaki Muñoyerro, Taladros Especiales SL enpresako zuzendari nagusia. 

20 urtetik gorako esperientzia du enpresa-lidergoan, kudeaketa estrategikoan eta industria- eta segurtasun-sektoreetako negozio-garapenean. Gaur egun, Taladrados Especiales SLko zuzendari nagusia da, eta, lehenago, NUEVA SIBOL SLkoa. Gainera, zuzendaritza-rolak bete zituen MSAn eta Guardian Industries-en. Enpresa-kudeatzaile gisa, enpresa-eraldaketa kulturaleko, digitalizazioko eta nazioartekotzeko prozesuen buru izan da, eta negoziazioa, lidergoa eta krisi-kudeaketa negozio-ereduak eraldatzeko ikuspegi estrategiko sendoarekin uztartu ditu. 

Aditu gisa, 2024az geroztik, ELKARGIren prestatzaile laguntzaileen taldeko kide da. 

Ikaskuntza-helburuak

Prestakuntza-ekintza honen ikaskuntza-helburuak bertaratuei honako erronka hauei erantzuteko irizpideak eta tresnak ematea dira: 

  • Epe luzerako inbertsioetan erabakiak hartzeko metodologiak eta irizpideak ezartzea, bereziki berrikuntza-proiektuetan. 
  • Ageriko alderdiak ez ezik, azken emaitzan eragina izan dezaketen beste funtsezko faktore batzuk ere kontuan hartzea, hala nola, inbertsioaren kostua eta kalkulatutako aurrezkiak edo espero diren errentagarritasun-igoerak. Besteak beste, inbertsioa abiaraztearekin lotutako kostuak, erakundea egokitzeko gastuak eta kapital zirkulatzailearen beharrezko gehikuntza (finantzatu beharrekoa). 
  • Arrakasta-arriskua funtsezko elementu gisa: berrikuntzako inbertsioek bideragarritasun ekonomikoan, teknologikoan eta espero den itzuleran sortzen duten ziurgabetasuna kudeatuz. 

Ikaskuntzaren edukiak

  1. Inbertsioa aztertzeko metodologia
  • Egituratu informazioa lortzeko eta kutxa-fluxuak kuantifikatzeko sistemak, inbertsio-proiektuen errentagarritasuna zehazteko. 
  • Identifikatu etorkizuneko fluxuak eguneratzeko prozeduretan aplikatu beharreko kapital-kostua zehazteko irizpideak eta arazo motak. 
  • Ezarri proiektuak baloratzeko metodoak eta horietako bakoitzak zer ekarpen egin dezakeen identifikatu. VAN, ROI/TIR, PAY BACK metodoak 
  1. Inbertsio bat erabakitzeko benetako aplikagarritasuna
  • Nola aztertu aukerak inbertsioa errentagarria ez denean. 
  • Erabakiak hartzeko faktore estrategiko erabakigarriak zehaztu. Ikuspegi teknikoa vs finantzarioa. 
  • Ziurgabetasun-inguruneetan erabakiak hartzeko gomendioak. 

Nori zuzendua

  • Esklusiboki Zuzendaritzako kargudunentzat, Administrazio eta Ekonomia eta Finantza arloetako arduradunentzat eta industria-enpresa txiki eta ertainen eta horiei lotutako zerbitzuen berrikuntzara bideratutako proiektuen arduradunentzat. 

* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko. 

Partekatu albiste hau

Presentziala

eka. 26

09:30 - 13:30 CEST

Elkargi. Mikeletegi pasalekua, 50, Donostia, Gipuzkoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Programa osoa
PDF 148,87 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
4h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk