Prestatzailea

Iosu Gabilondo, Internet of Things 

IKERLANeko Adimen Banatu eta Konektatuko Saileko arduraduna 

Raúl Miñon,  Big Data 

TECNALIAko ikertzaile nagusia. Informatikako ingeniaria da eta ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzen ditu Big Data, DevOps, Edge Intelligence eta MLOps arloetan. 

Eneko Ugalde , Robotika eta Automatizazioa  

TEKNIKEReko Sistema Autonomo eta Adimendunen Unitateko zuzendaria. Sistema-elektronikako ingeniaria (MU). 30 urteko esperientzia automatizazio eta robotikan. 

Igor García Olaizola, Errealitate birtuala eta errealitate areagotua 

VICOMTECHeko Industria Ataleko zuzendaria. Automatika eta Industria Elektronikako ingeniaria. 

Oscar Lage, Zibersegurtasuna 

TECNALIAko Zibersegurtasun eta Blockchain arduraduna, 50 zientzialariren estrategia eta ikerketa gainbegiratzen. Hainbat konpainiatako aholku batzordeko kidea. 

Ikaskuntza-helburuak

Helburu nagusia da teknologiak aldez aurretik ezagutzen ez dituzten eta sail, erakunde eta sektore askotatik datozen pertsonek gaur egun gehien erabiltzen diren teknologiak ulertzea eta teknologia horiek euren erakundeetan izan dezaketen eragina imajinatzea. 

Eta zehazki: 

  • Gaur egun joera diren 5 teknologia ulertzea eta erakundeen berrikuntzan duten eragina ezagutzea. 
  • Erakundeetan ezartzeko ziurgabetasunak, oztopoak eta erronkak ikastea. 
  • Teknologia horiek erakunde mota desberdinetan aplikatzeko kasu praktikoak ezagutzea. 

Ikaskuntzaren edukiak

Tailerraren formatua izango du prestakuntzak, eta teknologia bakoitzaren 20 minutuko aurkezpenak konbinatuko dira, hizkuntza ez-teknikoan eta erakundeen beharretatik. Ondoren, 20 minutuko hausnarketa eta solasaldia egingo da teknologia horiek erakundeetan ezartzeak dakartzan oztopoei, erronkei… buruz. 

Lehen edizio honetarako, sektore anitzetan zeharka aplikatzeko ahalmena duten teknologiak aukeratu dira. 

Teknologia hauek landuko dira: 

  1. Internet of Things (IoT) 
  2. Big Data 
  3. Robotika eta Automatizazioa 
  4. Errealitate birtuala eta errealitate areagotua 
  5. Zibersegurtasuna 

Nori zuzendua

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkide diren erakundeentzat bakarrik: 

  • Inguruan gertatzen diren aldaketei adi egon nahi dutenentzat. 
  • Pil-pilean dauden teknologiak eta horiek bere erakundean izan dezaketen eragina ezagutzeko kezka dutenentzat. 
  • Ikasteko edo inspiratzeko adibide praktikoak bilatzen dituztenentzat. 

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko. 

Partekatu albiste hau

Presentziala

eka. 18

09:30 - 13:00 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudio.

Programa osoa
PDF 777,44 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
3,5h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk