Prestatzailea
Javier Medina Antón.Qi EUROPE enpresako bazkide-zuzendari nagusia.
Ekonomialaria, finantzen arloan aditua. Energia Negozioetan eta ZNPn Masterra, IESE Business School. Madrilgo Ekonomialarien Elkargo Ofizialeko kidea, Madrilgo Komunitateko enpresa-kontseilari ziurtatua eta EEko Women Leadership programako kontseilaria. 1995az gero bere lanbide-karrera negozio-eredu berriak diseinatu eta estrategikoki garatzera bideratu du (balio-proposamena, kapitalaren modelizazioa eta optimizazioa, prezioan, errentagarritasunak eta kostuak, seed&startup capital, private equity, venture capital, lehiakortasuna eta produktibitatea); horrez gain, teknologia transferitzeko eragiketak eta I+G+b-aren proiektuak gauzatzen ditu (teknologien brokerra, inbertsioen finantzaketa eta analisia, KFD baloratzea eta Venture Capital Method, egituratzea, negoziazioa eta salmenta/aliantzak), eta I+G+b-aren proiektuak idatzi, kudeatu eta justifikatu ere bai, ingurune digitaletan/teknologikoetan/industrialetan negozio berriak garatzearekin batera (merkatua eskuratzea, aniztea, haztea eta nazioartekotzea). Halakoetan, zuzeneko erantzukizuna du berritu eta produktu eta zerbitzu teknologiko berriak garatzeko orduan. |
Ikaskuntza-helburuak
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programa, egitura, helburuak, modalitateak, aurrekontua eta abar ezagutzea.
- Horizonte Europa 2021-2027 esparru-programaren kudeaketa eta justifikazio prozedura nagusiak ezagutzea.
- Ondo bereiztea azpikontratazioa eta ondasun eta zerbitzuen erosketa.
- Gastu kategorietan justifikazio-akats nagusiak saihestea, batez ere langileei eta ekipoen amortizazioari dagokienez.
Ikaskuntzaren edukiak
- Orain arteko desberdintasun nagusiak
- Grant Agreement-en egitura (Data sheet, 5. eranskineko baldintza espezifikoak…).
- Hautagarritasun-baldintza orokorrak. Kasu espezifikoak.
- Aldaketak eta parte hartzeko figura berriak (affiliated, associated, international organizations, researchers, other participants, non-EU…).
- Langileen kostuak (A): Langile motak (A1-A4) eta kalkulu orokorra
- Egun baliokideak eta gehieneko egunak.
- Eguneko kostua. Bonusa, soldata-eguneratzeak hurrengo aldietan.
- Project-based remuneration. Aukerak: 1. lanpostu finkoak, 2. proiektuetan oinarritutako ordainsaria eta proiektu nazionalekin duten harremana eta 3. langileen batez besteko kostuak.
- Kasu espezifikoak: bajak, gurasotasun-baimenak, telelana, kalte-ordainak…, nola eragiten dute orduko kostuan?
- Dokumentuen erregistroa, timesheetak, epeak, nola egokitzen dira ordu-agiriak?
- Orduak egun baliokide bihurtzea (3 modu).
- Azpikontratazioak (B)
- “Beste ondasun, lan eta zerbitzuen” arteko desberdintasunak.
- Nola ezartzen da arrazoizko balioa? Zein zenbatekotik aurrera egin behar dira lehiaketak?
- Kasu espezifikoak (prozedura erraztua…).
- Erosketen kostuak (C)
- Programaren araberako ezberdintasunak. Kasu espezifikoak.
- Bidaiak, ostatua eta mantenua (C1) i. Programen arteko ezberdintasunak (egungo kostuak eta unit costs): Kasu espezifikoak (dietak?) eta Agirien erregistroa (bidaia-aktak, etab.).
- Beste ondasun, lan eta zerbitzu batzuk.
- Justifikazioaren beste alderdi batzuk
- Elkarrekiko Aseguru Mekanismoa.
- Onuradunen egoera-orri finantzarioak euro monetara bihurtzea.
- Onuradun baten amaiera. EBri egindako itzulketak.
- Proiektuaren eraginaren ebaluazioa. Informazioa eta epeak.
- Denbora estandarrak proiektua amaitzen denean (konfidentzialtasuna, dokumentu-erregistroak, berrikuspenak, auditoriak, inpaktua…).
- Lump Sum (reporting process, payments, erregistroa).
Nori zuzendua
Euskal enpresentzat eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileentzat soilik:
- Horizonte Europarako I+G+b-ko proiektu europarrak prestatzeko beharra edo interesa dutenak.
- Horizonte Europako programetan I+G+b proiektuak aurkezten, kudeatzen eta justifikatzen eskarmentua dutenak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.
Presentziala
urr. 15
09:00 - 14:30 CEST
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.
Leku kopurua 30
Iraupena 5,5 horas
Harremanetan jarri
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque.