Prestatzailea

Aitor Moreno- Adimen Artifiziala & Quantum Computing Saileko arduraduna, Ayesa-Ibermática.

Honako hauekin lotutako proiektuak kudeatzen ditu: neurona-sareetan, algoritmo genetikoetan, logika zehaztugabeko sistemetan eta sistema adituetan oinarritutako kontrol-sistemen ezarpena; informazio-bolumen handien analisia (Data-Mining); eta Interneten informazio garrantzitsua hautematea (semantika, ontologiak eta LinkedData).

Europako eta Espainiako I+G proiektuen kudeaketan parte hartzen du Adimen Artifizialaren aplikazioan.

Ikaskuntza-helburuak

  • Teknologia kuantikoei buruzko oinarrizko ezagutza eskuratzea: zer diren, zein diren garapen-esparru eta aplikazio-eremu nagusiak.
  • Teknologia horiek erakundeetan ezartzeko dauden zalantzak, oztopoak eta erronkak ezagutzea.
  • Industriarentzako aukera nagusiak identifikatzea.
  • Erakunde mota ezberdinetan aplikatzeko moduko kasu praktikoak ezagutzea.

Ikaskuntzaren edukiak

Azalpen teorikoa:

  • Zer dira teknologia kuantikoak?
  • Garapen-arloak.
  • Aplikazio-eremuak.
  • Industriarentzako aukerak.
  • Oztopoak eta erronkak.

Kasu praktikoak.

  • Zenbait sektoretako 3 kasu

Nori zuzendua

Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasqueren kide diren erakundeentzat bakarrik.

  • Inguruan gertatzen diren aldaketei erne daudenak.
  • Goraldian dauden teknologiak ezagutzeko kezka dutenak, zehazki, teknologia kuantikoak, eta enpresan izan dezaketen eragina.
  • Ikasteko edo grina pizteko adibide praktikoen bila daudenak.

*Gehienez bi pertsona erakunde bakoitzeko.

Partekatu albiste hau

Presentziala

aza. 20

09:30 - 12:30 CEST

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque. Laida Bidea 203 Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Zamudio.

Programa osoa
PDF 343,28 KB

Leku kopurua
30

Iraupena
3h

Harremanetan jarri

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Antolatzailea

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasque

Berrikuntzako beste prestakuntza batzuk