4YFN ekintzailetza berritzaileari bideratutako espazioa da, startupak inbertsore eta korporazioekin lotzeko. Azken finean, etorkizunean garrantzitsuak izango diren gaien inguruan hitz egiteko espazioa da.

Aurten, lehenengo aldiz egin da Mobile World Congress kongresuaren esparruan, eta hori izan da Eusko Jaurlaritzak hautatutako markoa UpEuskadi aurkezteko: euskal ekintzailetzarako ekosistema. Gainera, BIND 4.0 azelerazio esperientzia azaldu dute. 4YFN ekintzailetza berritzaileari bideratutako espazioa da, startupak inbertsore eta korporazioekin lotzeko. Azken finean, etorkizunean garrantzitsuak izango diren gaien inguruan hitz egiteko espazioa da.

Aro aldaketa batean gaude eta dena oso azkar aldatzen ari da. Murgilketarako mundu berri bat hemen dago ia eta disrupzioak sortzen ari da hainbat arlotan (artea, entretenimendua, finantzak, osasuna, etab.). Teknologiek bizitzeko eta lan egiteko modua definituko dute.

Koronabirusa ekintzailetza teknologikoaren katalizatzaile bat izan da. Izan ere, 10 urtean baino aurrerapen gehiago egin da, eta 2021ean inbertsio maila ikaragarri hazi zen. Beste ebidentzia bat da 4YFN ekimenean 600 startup eta ehunka hizlari egon zirela. Halere, oraindik erronka handiak daude: egiteko asko dugu dibertsitateari dagokionez (emakumeak, gazteria, beste herrialde eta kontinente batzuk) eta ekintzailetzaren kultura sustatu behar dugu, lehen hezkuntzan lantzen hasita.

Ekimena momentu aztoratu batean egin da, baina etorkizuna oso ona izango da.

Orokorrean, argi dago deep tech teknologiekiko garapen handia egon dela: adimen artifiziala, konputazio kuantikoa eta irudiak prozesatzea, kostuak murriztuta 5Gan oinarritutako komunikazioak bereganatu direlako.

Gainera, ordezkaritza handiena izan duten sektoreak honakoak izan dira: osasuna, fintech (DeFi – finantza deszentralizatuak) eta hezkuntza.

Honako hauek dira azpimarratzekoak gehien errepikatu diren ideien artean:

INPAKTUA

Onura ekonomikoa ez da nahikoa eta enpresen arrakastarekin batera gizarte eta ingurumen kontzientzia egon behar dira. Inpaktua errentagarritasun iturri gisa ulertu behar dugu, eta hori neurtzea kritikoa izango da. Onura ekonomikoa ez da nahikoa eta enpresen arrakastarekin batera gizarte eta ingurumen kontzientzia egon behar dira. Inpaktua errentagarritasun iturri gisa ulertu behar dugu, eta hori neurtzea kritikoa izango da.

Teknologia etikoki erabili behar dugu, ongiaren alde egiteko, gizarte erronkei aurre egiteko eta pertsonen beharrak asetzeko: jasangarritasuna (gaur egun mainstreama da), ekonomia zirkularra, hezkuntza, osasuna, energia, elikadura, inklusibitatea. Halaber, pribatutasunean eta algoritmo etikoetan oinarritutako aplikazioak garatu behar dira, zeihartasunik gabe, segurtasuna eta inklusibitatea bermatzeko (konektatu gabeko komunitateena, generokoa, segmentu zaurgarriena, landa-eremuena, etab.). Horrenbestez, beharrezkoa da hiritar digitalak babestuko dituzten markoak garatzea.

JASANGARRITASUNA

Inpaktuan barne hartuta dagoen arren, erronka hau bereizita lantzen da, kongresuan egin zaizkion erreferentzia ugariengatik.

Zehazki, telekomunikazioen sektoreak esfortzu handiak egin ditu jasangarria izateko (antolatzaileen herenak adierazi du zein den karbonoko zero igorpen egiteko xedea lortzeko kronograma), eta arreta jarri dute energetikoki eragingarriagoak diren sareetan. Horrek, halaber, ekipamendu hornitzaileei eta balio-kateko beste hornitzaile batzuei eragiten die berrikuntzan hobetzeko. Gainera, era berean, jasangarritasuna lortu nahi duten enpresen eta herrialdeen digitalizazioko eraginkortasun energetikoari modu positiboan eragiten dio.

5Ga, 5G AURRERATUA ETA 6Ga

Adituek kalkulatu dutenez, 2030. urtean kontsumitzaile bakoitzak 15 gailu adimendun inguru izango ditu, guztiak IoT-ra konektatuta. Halaber, kalkulatu dute gaur egun segundoero 127 gailu konektatzen direla lehenengoz Internetera. Informazio-truke masiboa dela eta, sare integratuen eta gaitasun konputazionalaren eskaera handitu egin da, eta 5Grako zuntz-sareen eraikuntza geldiezina da. Hala, aurreikusi da 5Gak 1 bilioi konexio lortuko dituela 2022an.

5Gak ekonomiako sektore guztiak bultzatuko ditu, eta zerbitzuak (administrazio publikoa, finantzak, hezkuntza eta osasuna) eta fabrikazioa izango dira inpaktu handiena izango dutenak. Halaber, diru-sarrerak sortzeko modu berriak osatzea eta bezeroen esperientziak hobetzea ahalbidetuko du.

Horrez gain, 6Gari buruz hasi gara hizketan; antza denez, 2030. urterako egongo da eskuragarri. Bitartean, hori garatzeko lanek egungo 5Ga hobetzen lagunduko dute (2025erako). Horri esker, estaldura orokortua bermatuko litzateke, baita sarearen abiadura eta eraginkortasun handiagoa ere (ezinbestekoak dira banda zabaleko aplikazioetarako nonahiko sarbidea gure lanean eta bizitzan puntu kritiko bat izango den heinean). Gainera, enpresetan hori erabiltzeko kasu berriak edo hori erabiltzen duten enpresa berriak sortzeko aukera egongo litzateke, etorkizunean egongo dena estaltzeko, adibidez, metabertsoa, errealitate zabalduko gaitasun eta zerbitzuetan arreta jarrita.

WEB3.0, SORTZAILEAK ETA METABERTSOA

Web3.0 edo web3a Internetaren hirugarren belaunaldia da, eta deszentralizazioa du ardatz. Sare irekia da eta segurtasuna bermatzen du blockchain teknologian oinarrituta. Web3ko aplikazio edo plataformak nodo askotan (zerbitzariak) deszentralizatutako sareetan gauzatzen dira. Azkenaldian finantza deszentralizatuekin eta token unitateekin (NFT) lotu da, baina, dirudienez, posible denaren aurkikuntza fasean soilik gaude oraindik. o. Adibidez, NFTak oso garrantzitsuak izan daitezke industrian eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzeko, iruzurrak ekiditek

Datuak sortzaileek (banakako pertsonek) monetizatzen duten lehengaia da.

Web deszentralizatuan kooperazioa nagusitu egin da metaketarekiko (hori da komunitate baten eta sare sozial baten arteko aldea). Hainbat pertsonari inporta zaienaren inguruko komunitateak sortzen dira: balioen inguruko puntu bat da, benekotasunaren ingurukoa. Egiteko dira, ez hitz egiteko.

Teknologiaren deszentralizazioa antolakundeen barnean zabaltzen ari da eta edozein pertsonak aplikazioak libreki garatzeko ahalmena du; horiek, orokorrean, denboraren eraginkortasun eta kudeaketari lotuta daude. Hurrengo pausoa izango litzateke datu delikatuagoak dituzten aplikazioak garatzea (horretarako baimen gehiago beharko lirateke), edo herritarrentzako antolakundearen aplikazioak irekitzea. Eredu horrek pertsonen parte-hartzea hobetzen du, batez ere gazteei dagokienez, eta, gainera, bizkortasuna hobetzen du.

Horrez gain, metabertsoa sortu dugu fisikoaren hesiak ezabatzeko eta baliagarria izan daiteke gizarte aldaketarako plataforma gisa, errealitate birtuala eta areagotua erabilita. B2Baren inguruko disrupzioan mundu fisikoan egiten dena inguru birtualean aplikatzean datza. Gaur egun metabertsoak erabilgarritasun mugagabea du B2B merkatuetan, eta hiru erabilera-kasutan du ardatza: topaketa birtualak, produktua eta prestakuntza aurkeztea, etab. Edonola ere, enpresa batzuek adierazten dute arreta jartzen dutela mundu digital birtualetan eta bikietan, industria asko eraldatzeko (hornikuntza-kateak, besteak beste).

Terminoaren inguruan burbuila egon daiteke, baina ulertzen dugu hori teknologiak negozioen zerbitzuetan aplikatzen ikasteko prozesuaren parte dela.

Metabertsoak gaur egun garrantzi handia du, eta horren adibide da Madrilen sortuko den Metaverse Innovation Hub zentroa. Bertan frogak egingo dira sarean, teknologia azpiegitura eta berrikuntzan, startup eta garatzaileei bideratuta. Beste adibide bat Telefónica da: aurten bere erakustoki fisikoa metabertsoan errepikatu du eta balio proposamenak handitu ditu. Gainera, Chief Metaverse Officer unitate bat sortuko du.

Interes handia dago metabertsoa definitu, ebaluatu eta horren arrakastarako potentziala zehaztu eta aukerak ulertzeko. Baliteke orain ideia bat besterik ez izatea, baina komunikazioko teknologien enpresak bertan egon beharko dira nahitaez.

SUBIRANOTASUN TEKNOLOGIKOA ETA MIKROTXIPEN HORNIKUNTZA-KATEA

Aurretiazko gailuetatik eratorritako datu guztiak hartu eta kudeatzea ez litzateke posible izanen txip mikroelektronikorik gabe. Behar horri erantzuteko eta irismena beste arlo batzuetara hedatuta, subiranotasun teknologikoaren gaia landu da, baita Europak “ABEen eta Txinaren kolonia digital” bihurtzeko duen arriskuaren gaia ere.

Covid-19ak eta Ukrainaren inbasioaren ondorioz, ikusi dugu zein zaurgarritasun ditugun aurrean. Horrenbestez, balio-kate estrategikoak definitu dira.

Orokorrean, esan dezakegu Europa AEBak eta Txina baino geldoagoa dela, baina hainbat puntutan aurrera egiten ari garela:

  1. Aro digitala osatzeko erregulazioa: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, konputazioa eta komunikazio kuantikoa.
  2. Txapeldun teknologikoak sortzeko lehiatzea. Asko eta oso azkar egin behar dugu lan.
  3. Demokrazia, Europako balioak eta eskubideak erabakien erdigunean jartzea. Gure balioek lehian abantaila emango digute.

Europak datuen kudeaketa zabalago eta bidezkoago bati egin behar dio aurre, eta ez utzi 5 enpresaren esku (Europakoak ez direnak).

Partekatu albiste hau