Pasa den apirilean Bilbon egindako WindEurope kongresuak agerian utzi zituen itsas energia eolikoak maila nazionalean, Europa mailan eta mundu mailan trantsizio energetikoa egiteko duen papera
Pasa den apirilean Bilbon egindako WindEurope kongresuak agerian utzi zituen itsas energia eolikoak maila nazionalean, Europa mailan eta mundu mailan trantsizio energetikoa egiteko duen papera eta Europa, Espainia eta Euskadirentzat enpresen eta industriaren, teknologiaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik ematen duen aukera argia.
Itsas energia eolikoak elektrizitatea sortu ahal du modu egonkorrean eta aurreikusgarrian (lurrekoarekin alderatzen badugu, itsasoko baliabide eolikoa handiagoa da batez besteko abiadurari, dentsitate energetikoari eta erregulartasunari dagokionez); gainera, beste teknologia berriztagarri batzuekin osagarritasun handia dauka. Horrela, hornidura seguruagoa lortzen laguntzen du eta sistema energetikoaren beharrei balio erantsia ematen die.
Aukera hori aprobetxatzeko, itsas energia eolikoaren teknologia eta balio-katea finkatu eta ontzidi flotatzailea garatu behar da; izan ere, ikusten da 2040ra arte ibilbide oparoa izango duela.
2020ko azaroan, Europako Batzordeak “Itsas Energia Berriztagarriei buruzko EB Estrategia” onetsi zuen. Horren bidez, Europar Batasunean itsas energia eolikoa ekoizteko gaitasuna handitzeko helburua ezarri zen, egungo mailatik (12 GW), gutxienez, 60 GWra 2030erako eta 300 GWra 250rako. Europako Energia Eolikoaren Elkarteak, WindWuropek, aurreikusten du itsas sektore eolikoko inbertsioa 16.500 milioi eurora helduko dela 2030ean Europa mailan. Ildo berean, Itsas Energien Europako Estrategiak aitortzen du helburuak betetzeko eta Europako ekonomiarako onurak maximizatzeko, itsas energia berriztagarriaren balio-kateak aukera izan behar duela ekoizpen-gaitasunak handitu eta instalazio-erritmo handiagoak lortzeko.
Bestalde, Espainian, Espainiako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak bere 7. osagaian (energia berriztagarrien berrikuntzarako eta garapen teknologikorako esparrua) itsas energia eolikoaren hedapen-palanka identifikatzen du. Halaber, Itsas Ibilbide Eolikoaren eta Itsas Energiaren Ibilbide Orriaren helburua da Espainia I+G+b-aren garapenerako Europako erreferentziazko tokia bihurtzea, bai eta energia horien gaitasun industrialeko nazioarteko eta Europako erreferente ere, bizi-ziklo osoan balio-katea sortzeko. Kalkulatzen da 2030erako agertokirik baikorrenean aurreikusitako itsas energia eolikoko 3 GW-ek 8.000 lanpostu iraunkor sortuko dituztela, eta 18.000 izango direla 2050ean, instalatutako 17 GW-ei esker. Horrek 9.000 milioi eurotik gorako eragina izango luke Espainiako urteko BPGan, 2025-2050 aldian.
Sektoreak aukera ugari zabaltzen ditu negozioa dibertsifikatzeko, hein batean lurreko energia eolikorako dauden indarguneetan eta sinergiak dituen sektoreen
(hala nola ontzigintzaren industria –ontziolak–, industria laguntzaileak, sistema elektrikoak, itsas-portuetako sektorea, ingeniaritza zibileko sektorea edo hidrogeno berriztagarria sortzeko sektorea) gaitasun teknologikoetan eta industrialetan oinarrituta Espainiako industria sektorea gai da lurreko parke eoliko baten diseinuari, garapenari, eraikuntzari eta ustiapenari lotutako balio-katea sortzeko.
Era berean, ontzigintzaren sektorearen eta energia eolikoaren balio-katea identifikatu da, eta honako indargune hau dauka: Europar Batasuneko lehenengo herrialdea eta offshoresegmenturako ontzi handien kontratazio-bolumenik handiena duen munduko bosgarren herrialdea izatea, bai eta munduko liderra ere itsas eremu eolikoei laguntzeko ontzien azpisegmentuan.
Iturria: Ontzigintzako industriarako Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa (EBEPE) (Espainiako Gobernua).
Ildo horretan, euskal sektore eolikoa munduko itsas energia eolikoko mundu-mailako hornitzailea da, lurreko energia eolikoan daukan esperientzia eta ontzigintza‑industriako tradizioa eta itsasoko jarduerak aprobetxatzen dituelako. Lurreko energia eolikoan euskal enpresen jardueraren munduko zenbakiek lehiakortasuna eta industria‑ eta teknologia‑mailan lortutako garapen‑maila erakusten dute. Bestalde, ontzigintza‑sektoreko enpresek O&G bezalako sektoreetan daukaten esperientziak offshore sektore eolikoaren garapenerako beharrezko eragile bihurtzen ditu; konponbidek eman ditzakete parkeak eta horien ekipamenduak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan, baita horiekin operatzerakoan edo horiek mantentzeko eta gerora eraisteko ere Izan ere, euskal erakundeak offshoreOffshore Wind Energy Basque Country eta Floating Wind Basque Country ekimenetara batu dira, Euskadiko Energia Klusterraren barruan. Asmoa da indarrak biltzea, sektorea garatzea eta nazioarteko merkatuetan tokia irabaztea. Merkatu horiek etorkizun esperantzagarria erakusten dute izan ere, datozen 5 urteetarako (2020-2024) proiektu-zorroak munduko gaitasuna bikoiztea espero da, batez ere Europan eta Txinan. Datozen urteetarako (2030 urterako) 26 GW-ko urteko hazkundea aurreikusten da, EEBBek eta Asiako herrialde berriek paper gakoa izango dute.
Epe laburrean arreta jartzen da instalazio finkoetan, merkatua eoliko flotatzailea garrantzi handiko merkatu berria izango da; 2030. urtera arte 6 GW gehigarri izango ditu zenbait herrialdetan, hala nola EEBB, Japonia eta Espainian.
Hala ere, eoliko flotatzailerako LCOEren (energiaren normalizatutako kostua) egungo maila ez da lehiakorra sorkuntzako beste teknologia batzuen aldean; hortaz, beharrezkoa izango da inbertsio pribatuak eta publikoak areagotzea eta epe luzerako politika‑ikuspegia izatea.
Zenbait enpresa‑itun arreta jartzen ari dira aerosorgailuak jartzeko plataforma flotatzaileak eraikitzean; garatzen ari den teknologia da, baina espektatiba altuak ditu. Espainiako iparralde osoan energia eolikoaren ustiapenerako konponbide aproposa da; bertan, itsasoaren azalerak kostatik metro gutxitara sakontasun handia du eta ezinezkoa da hondora ainguratutako aerosorgailuak jartzea. Hori dela eta, Euskadin ere zenbait ekimen abian jarri dira. Ekimen horietan offshore munduko enpresa asko elkartzen dira (hala nola Flow proiektua, 2018tik abian dagoena, edo Demosath, Bilboko Portuan eraikitzen ari dena eta aurten Armintzako uretan aerosorgailu flotatzailea jartzea helburu duena).
Aurreko guztiarekin, honako aukera hauek aipa daitezke:
- Lurraldean modu sendoan ezarritako lurreko teknologia eolikoaren hornikuntza‑katearen ezagutza jakinak itsasoko esparrura transferitzea indartzea.
- Ikerketaren bidez lortutako ezagutza ustiatzea (2006tik Espainian energia eolikoko 800 patente baino gehiago daude, adierazle horren barruan munduko seigarrena da eta Europar Batasuneko hirugarrena)
- Portuko azpiegiturak erabiltzea edo berregituratzea, fabrikatzeko eta osagaiak muntatzeko, zein operazio‑portu gisa erabiltzeko
- Konpontzeko eta mantentzeko merkatua garatzea, itsasoko parke eolikoen etorkizuneko operazioari lotuta; Espainiako ontzigintza‑industriarako oso interesgarria
- Ontzigintza‑eraikuntzako sektorea dibertsifikatzea, fabrikatzeko eta osagaiak muntatzeko, zein itsasoko instalazio‑ eta operazio‑jardueretarako itsasontzien fabrikaziorako
- Konpainietan neurri kritiko nahikoa lortzea (itunen bidez, hazkuntza ez‑organikoko filosofiekin eta bezeroei lan‑sorta osoa eskaintzeko produktu berriak gehituta) mundu‑mailan player handiekin lehiatu ahal izateko