Mundua etengabe aldatzen ari da, gero eta azkarrago eta iraganezina, eta, beraz, prestatu beharra dago. Ezin gara gertakarien eskutik eramaten utzi; seinaleak interpretatu behar ditugu etorkizuna irudikatzeko, erreakzionatzeko, aurrea hartzeko eta berrikuntzaren bidez gure erakundeak eraldatzeko.

Mundua etengabe aldatzen ari da, gero eta azkarrago eta iraganezina, eta, beraz, prestatu beharra dago. Ezin gara gertakarien eskutik eramaten utzi; seinaleak interpretatu behar ditugu etorkizuna irudikatzeko, erreakzionatzeko, aurrea hartzeko eta berrikuntzaren bidez gure erakundeak eraldatzeko. Izan ere, berrikuntza funtsezko faktorea da erakunde baten arrakastarako eta lehiakortasunerako. Joera, aukera eta erronka berriak atzematea berrikuntzarako iturri agortezina da, eta horregatik garrantzitsua da erne egotea eta ingurunea etengabe monitorizatzea, elementu horiek guztiak detektatzeko. Hau da, berritzeko zaintza- eta prospektiba-jarduerak martxan jarri behar ditugu. Eta jakina denez berrikuntza ez dela erakunde mota jakin batena bakarrik, zaintza- eta prospektiba-jarduerekin ere gauza berdina gertatzen da; horiek, oso gai ardaztuetarako edo erakundearen osotasunerako landuta, handientzat eta txikientzat baliagarriak izan daitezke.

Berrikuntza funtsezko faktorea da erakunde baten arrakastarako eta lehiakortasunerako, eta helburu hori lortzen laguntzen du zaintza- eta prospektiba-jarduerak ezartzeak.

Ingurunearen zainketak, alde batetik, inguru transakzionala hartzen du kontuan. Erakundetik hurbilen dagoena da, bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak, inbertitzaileak edo erregulatzaileak dituena. Inguru kontextuala zaintzea ere garrantzitsua da. Erakundeek horietan eragiteko gaitasunik ez duten elementu guztiak batzen ditu, testuinguru globalean daudenak, eta PESTELE siglen bidez egituratzen direnak, hau da, joera politikoak, ekonomikoak, sozialak, teknologikoak, ingurumenekoak, legezkoak eta etikoak.

Aldaketa horien berri izatean, enpresek kokapen eta bereizketa hobea izan dezakete merkatuan, beren produktu edo zerbitzuak hobetuz eta egokituz edo bezeroen beharrak aseko dituzten berriak sortuz. Halaber, hornitzaileen aurrean duten posizioa hobetu eta haien aliantza estrategikoak handitu ahal izango dituzte, besteak beste. Horretarako, ordea, ez du balio inguruan gertatzen dena ikuste hutsarekin, baizik eta beharrezkoa da zaintza hori egituratuta egotea, sistematikoa izatea eta erakundearen barruan informazioa modu egokian partekatzea, gero informazio horri guztia adimena aplikatzeko eta erabaki bihurtzeko.

Era berean, berrikuntza modu disruptibo eta lehiakorragoan egitea ere erraztu dezake, enpresei gauzak egiteko modu berriak kontuan hartzeko aukera ematen baitie. Egungo mugetatik haratago pentsatzera eta arazo zaharrei irtenbide berritzaileak bilatzera bultzatzen du, baita lehiatzaileei aurrea hartzera ere, eta bezeroen behar asegabeak aseko dituzten produktu edo zerbitzu berriak sortzera. Hartara, lehendik dagoen produktu edo zerbitzu bat pixkanaka hobetu beharrean, gauzak egiteko modu berriak sortzen lagunduko da, negozioak egiteko ezarritako moduei aurre eginez. Horren ondorioz, lehiakide tradizionalak behartuta egongo dira kontestu berrira egokitzera edo desagertzera.

Aurrekoa partaidetza-prozesu bihurtzen denean, epe ertainera eta luzera ikuspegi partekatua sortzeko helburuarekin, prospektibaz ari gara.

Eszenarioek garrantzi berezia dute erakundeetan, estrategia definitzeko eta, beharrezkoa denean, doitzeko aukera ematen baitie.

Prospektibaren tresnarik ezagunenen artean, eszenarioak daude. Horiek garrantzi berezia dute erakundeetan, estrategia definitzeko eta, beharrezkoa denean, doitzeko aukera ematen baitie. Eszenarioak plangintza estrategikorako tresna dira, eta, horri esker, erakundeek etorkizuna irudikatu eta haientzat prestatu ahal izango dira. Espero diren emaitzetan zentratu beharrean, etorkizunean eragina izan dezaketen funtsezko faktoreak identifikatzera bideratzen dira prospektiba eszenarioak, eta faktore horiek elkarri nola eragin diezaioketen identifikatzera.

Azken batean, ingurunea zaintzea eta prospektiba eszenarioak egitea tresna baliotsuak dira berrikuntzarako. Enpresei aukera ematen diete merkatuko joerak, aukerak eta erronkak ezagutzeko, estrategia sendo eta malguak garatzeko eta antzinako arazoetarako irtenbide berritzaileak ikusteko. Tresna horiek erabiltzean, enpresek berritzeko gaitasuna hobetu dezakete modu disruptibo eta lehiakorrean, eta, horri esker, lan egiten duten merkatuetan aitzindari izaten jarrai dezakete, baita beste batzuk ireki ere.

Partekatu albiste hau