HAZINNOVA Berrikuntza praktika onak 2024

25 Ira, 2024

Argitalpen honetan, hainbat sektoretako euskal ETEen 40 adibide deskribatzen dira. Programaren 2023ko deialdian urrats hau ematea erabaki eta berrikuntzako mikroproiektu bat garatu zuten ETE horiek: zehazki, berrikuntza ez-teknologiko bat gauzatu zuten 3 hilabetetan, eta adituen doako laguntza izan zuten 50 orduz, baita berrikuntzaren sustapenerako sareko eragile baten aholkularitza ere (tokikoa edo sektorekoa zen eragile hori). Berrikuntza ez da enpresa handiei mugatutako terminoa. Enpresa txiki eta ertainek ere berritu dezakete eta berritu egin behar dute; izan ere, hauxe da berrikuntzaren funtsa: ideia, kontzeptu, produktu, zerbitzu eta jardun berriak sortzea eta aplikatzea, horien bidez enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko.

Deskarga
PDF 34,41 MB

Partekatu albiste hau