Euskal Hiriruntz? Lurralde benchmarking konparatua Gizarte Berrikuntzatik

25 Aza, 2011

Gaurko euskal eszenatokian garrantzi handiko aldakuntzak ari dira gertatzen eta Gizarte Berrikuntza ikuspegitik galdera hau egitera garamatzate: ea “Euskal Geografiak” dagoeneko Euskal Hiri-Erregio baterantz ote doazen, edo gauza bera dena, Euskal Hirirantz, horrek bere baitan dakarren gizarte-, enpresa-, eta erakunde-eraldaketa guztiarekin. Euskal Hiria lurralde bat ulertu eta kudeatzeko beste era bat bezala, haren sareak, haren gobernantza, haren estrategiak eta haren kokamendua herrixka globalean. Igor Calzada dokoreak, arestian egin duen argitalpenean, “Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Elkarpena” (Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak argitaratua) ateratzen duen ondorioa baiezkoa da. Ondorio hori egileak Euskadiko eta nazioarteko aditu askori egindako elkarrizketa ugariren ondoren lortutakoa da.

Deskarga
PDF 2,43 MB

Partekatu albiste hau