Berrikuntza Ekipoak: Eraldaketa sozial eta ekonomikoko motorrak antolakundeetan

20 Api, 2010

Ekonomia, guztiok dakigunez, gertakari global bihurtu da, planeta osora hedatu da. Talentu berriak indartzeko beren gaitasuna erakutsi dutenak izango dira ekonomiarik ahaltsuenak, bere sortzailetasunarekin eta beren harremangaitasunarekin. Lehiakortasun ekonomikoaren terminoetan, ezagutzan oinarritutako, ukiezinetan ongi zurkaizturiko ekonomia berritzaile baten aipamena egin behar dugu, sorkuntza eta lankidetza prozesu sortzailearen erdian ezarriko duena. Horrek zalantzarik gabe oinarrizkoa izan beharko luke honezkero. Eta era berean, horrek pertsonen aldeko apustu irmoa egitera garamatzala baieztatzeak bezalaxe izan beharko luke. Eta «pertsonak» esatean, gu bezalako pertsonez ari gara, gure laneko lagun bezalakoez. Hauxe da gure herrialdeko harrobirik emankorrena.

Deskarga
PDF 773,67 KB

Partekatu albiste hau