Beharrezkoa egun euskal gizarteak bizi duen eta aurreikusi ezin den etorkizunaren aurrean hobeto prestatzeko

Charles Handyk esaten zuenez, “etorkizuna kudeatzeko modurik onena, enpresa, sozietatea edo pertsona izanda, etorkizun hori kudeatzen saiatzea da, eta ez horren aurrean erantzutea soilik”.

Kudeaketa-eredu hori da, zehazki, BBK Trends Forumen bigarren edizioaren bidez nabarmendu eta partekatu nahi izan genuena. Gurekin 300 pertsona baino gehiago izan genituen BBK aretoan aurrez aurre, eta 3.000 pertsona baino gehiago, berriz, online. Joerek garapenari, berrikuntzari eta jardueren hazkuntzari egin ahal dieten ekarpena aztertzeko interesa duten enpresak eta erakundeak ere egon ziren.

Noski, badirudi egungo testuinguruan etorkizunari buruz hitz egitea desegokia dela. Jakitun gara epe laburrak kudeatu behar ditugun ezbeharrak dakartzala. Baina, horregatik bereziki, uste dugu inoiz baino garrantzitsuagoa dela joeretan babestea, aurrean izango ditugun balizko etorkizuneko agertokiei prestatuago aurre egitea ahalbidetuko digun tresna gisa.

Joerak gure erabakiak hartzeko prozesu estrategikoa eta operatiboa laguntzen duten tresnak dira. Hau da, joerak berrikuntzaren bezpera dira, eta ekintzaren azkeneko katalizatzailea.

Zalantza barik, erabaki horien alde egiten dugunok, argi daukagu ez dela soilik egitea, baizik eta izateko eta sinesteko modua. Gaur norbanako, enpresa edo instituzio gisa hartzen dugun erabaki bakoitzean, ezin dugu soilik pentsatu berehalako onuran; epe luzean izango duen eragina aintzat hartu behar dugu.

Gainera, ebidentzia gure alde dago. Munduko enpresa nagusien emaitzen eta balantzeen kontuek izandako bilakaera aztertzen duten barne-ikerketak ikusita, agerian geratu da epe luzeko ikuspuntu horrekin lerrokatuago dauden jardunbideen alde egin dutenen metatutako diru-sarrerak % 47ko igoera izan dutela, uneko inpaktu positibo hori aukeratzen dutenekin alderatuta. Edo, adibidez, Ameriketan kotizatutako enpresen akzioen % 70 baino gehiago epe luzeko estrategiak dituzten inbertsiogileenak dira.

BBKn uste dugu egiteko eta izateko modu hori dela oraingo eta etorkizuneko ongizatea bermatzeko modu bakarra. Lehiakortasun jasangarriaren aldeko apustua, jarraitzeko eredu gisa. Gainera, Euskadin abantaila daukagu 2.0 lehiakortasunean lider izateko. Halaber, lehiakortasun horren oinarri bakarra jasangarritasuna da (irizpide sozialetan, ingurumenekoan eta gobernantza onean oinarrituta), agente lehiakor izateko, tamaina edozein dela ere.

Hori egiaztatu dugu BBK Trends Forumeko “trendometroaren” bidez (ekitaldi honetarako sortutako tresna). Lortutako ondorioen artean, adibidez, honako hauek nabarmentzen ziren: jasangarritasuna dagoeneko gure bizitzako esparru guztietan dago eta kontsumitzaileek gardentasunik handiena eskatzen diete markei. Egiaztatzen dugu joera kudeatzea berez joera bihurtu dela, eta geratzeko etorri dela.

Partekatu albiste hau