Zumaiako eta Durangoko udalek Euskadiko Haurren Hirien Sareari atxikitzeko akordioak sinatu dituzte; sare horrek 20 udalerri biltzen ditu gaur egun. Sarea politika- eta gizarte-berrikuntzako ekimena da, HerriLaborategiak bultzatua eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak sustatua. Aniztasunera irekitako tokiko politika sustatzen du, haurren autonomia indartuko duten egiturak eta zerbitzuak, edo euren balioa eta ahalmena aitortzeko premia larria. Hau da, ikaskuntza-ingurune osasungarriak, parte-hartzaileak eta inklusiboak sustatzen ditu.
Zumaian akordioa sinatu zutenak Maddi Aldalur Hezkuntza zinegotzia, Gotzon Bernaola Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Berrikuntza Publikoko zuzendaria, eta Maite Azpiazu Hiri Hezitzaileen Sarearen ordezkaria izan ziren.
Durangon, Imma Garrastatxu alkatea, Julian Rios alkateordea eta Malen Urkullu eta Jessica Ruiz zinegotziek sinatu zuten akordioa.