Innobasqueko taldeak jai zoriontsuak eta 2015 urte oparoa opa dizue. Eta gogoeta eragingo digun aipu batez eta pentsaraziko digun joko batez ospatu nahi dugu:

Amestu zeure bizitza eta bizi zeure ametsa — Juan Sebastián Celis Maya

Planteatzen dugun ariketari ‘alfabeto magikoa’ esaten zaio eta NASAko astronauten trebakuntzarako asmatu omen zuten. Bi garun-hemisferioak konbinatzen ditu, eta bai ezkerrekoa (pentsamendu logikoa) eta bai eskuinekoa (pentsamendu sortzailea) erabiltzen ditu, gure gaitasun mentala areagotzeko.

Ariketa honako hau da:

  1. Ezkerreko irudian alfabetoko letrak agertzen dira letra larriz, eta letra bakoitzaren azpian “i”, “d” edo “j” bat dago letra xehez.
  2. Irakur itzazu ozen alfabetoko letrak eta jaso ezkerreko, eskuineko edo bi besoak, letra larri bakoitzaren azpian dagoen letra xehearen arabera: “i” baldin badago, ezkerra jaso; “d” baldin badago, eskuineko besoa jaso; eta “j” baldin badago, bi besoak jaso. 
  3. Helburua da alfabeto guztia egitea A-tik Z-raino bi aldiz akatsik gabe, eta Z-tik A-raino beste bi aldiz batere akatsik gabe.

Ariketa hau egiteko gai izan bazara, 2015ean zure ametsak gauzatzea errazagoa izango da.

2015 zoriontsua!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago