Nola diseinatzen da hiri adimenduna? Zein dira bere garapenerako behar diren lanbideak? Nola hobetu daiteke bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Begoñako Andra Mari – BAM Irakasle Eskolarekin lankidetzan, prestakuntza-programa paregabe eta oso bat sortu du, eta 1.100 plaza eskaini dizkie Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei. FIRST LEGO League Euskadiren prestakuntza-programa da, ikasle-taldeak inspiratzen dituena, eta Euskadin enpresa, teknologia- eta ikerketa-zentro, unibertsitate eta abarretako profesional eta espezialistek egiten dituzten zientzia- eta teknologia-garapenetara ikasle horiek hurbiltzen dituena.

Hamaikagarren edizio honetan, Dragados,  LKS KreanAzti-TecnaliaBCAM,  TecnaliaEuskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargo Donostiako SustapenaGasteizko UdalaUPV/EHUMondragon Unibertsitate eta Deustuko Unibertsitateak eman duten prestakuntzan, Donostiako Udalak eta Mondragon Korporazioak ere hartu dute parte . Ingeniaritza, arkitektura, geologia eta Arte Ederretako profesionalek 38 prestakuntza-tailer eman dituzte beren lantokietan.

Ikasleek hiri adimendunetako euskal proiektu errealak ezagutu dituzte modu praktikoan. Horixe da Donostiako Smart Kalearen kasua, Gipuzkoako hiriburuko Udalak eta Donostiako Sustapenak bultzatua.

 

Gasteizko Udalak bisita gidatuak antolatu zituen Basaldea nekazaritza-enpresen hazitegira; horrek erakusten du posible dela ingurune hiritarretan nekazaritza ekologikoa indartzea.

Hernanin, ikasle-taldeek Mondragon Unibertsitatearen Nearly Zero Energy Buildings ekimen berritzailea ezagutu zuten.

Energiari buruzkoak izan ziren UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarren, egindako tailerrak ere.

 

Leioako campuseko EHUko Arte Ederren Fakultateak soinu-artearen aukerak erakutsi zituen, artea eta teknologia bateratzeari esker.

Deustuko Unibertsitateak “Making Cities 2030: Passport game” tailer parte-hartzailea antolatu zuen Bilboko bere liburutegian.

Prestakuntza-saio hauek ematen dituzten profesionalek inspirazio gisa balio dute FIRST LEGO League Euskadin erreferentzia den STEAM Hezkuntza-programan parte hartzen dutenentzat, aurten berrikuntza garrantzitsuekin, gainera. Lehen aldiz, finala hiru egoitzatan egingo da aldi berean otsailaren 8an, larunbatean, Deustuko Unibertsitateari, Donostiako Sustapenari eta Mondragon Unibertsitateari esker. Deustu-Bilbon, Donostian eta Arrasaten elkartuko dira hiriak hobetzeko berrikuntza-proposamenak egingo dituzten taldeak, diseinatzen eta eraikitzen dituzten robotak erakutsiko dituzte, eta nazioarteko txapelketa honen balioak biziko dituzte.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago