Zein dira kontsumitzailea limurtu edo seduzitzeko gakoak? Zerk motibatzen du pertsona erostera? Zer gertatzen da beraren buruan erosteko erabakia hartzeko prozesuan? Kalkulatzen da gure erabakien %85 oharkabean hartzen ditugula eta %15 bakarrik direla benetan kontziente hartutako erabakiak.

Neurozientziek aukera ematen digute garuneko jarduera neurtzeko, baita ere jakiteko zein arreta maila ari diren jartzen azterturiko pertsonak zenbait estimuluren aurrean.  Egia esateko, azken hamarkada hauetan aplikaturiko neurozientzien bilakaerak aukera eman du emozioen eta garunaren mundu ezezagun horretan barneratzeko.

Neuromarketin-ean sartu nahi baduzu, eta bere aplikazioak ezagutu, azaroaren 21ean 9:00etatik aurrera, zortzigarren Brunch & Learn delakoan –eta gune honetan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza espezializatua partekatzen dute, Banpro eta Ope Consultores-ek enpresa baten balio-proposamenaren garapen orokorrari aplikaturiko neuromarketin-teknikekin duten esperientzia guztia azalduko dute.

Gainera, soinu, irudi edo ukimenezko estimuluen aurrean neurketa sentsorialen adibide asko erakutsiko dituzte, konpainia batek bere produktu, zerbitzu edo komunikazioen garapenean egunero dituen erronkekin zuzeneko lotura dutenak.

Jardunaldira joateko interesa baldin baduzu, emazu izena hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago