Gogoan duzu noiz erabaki zenuen nagusi nahi zenuela izan? Agian hainbat aukera izan zenuen esku artean –Zuzenbidea, Hezkuntza, Arte Ederrak, Publizitatea, Ekonomia–, azkenean zure bokazioa zela edo, gutxienez, gehien erakartzen zintuena zela uste zenuen hura aukeratu arte. Ez zenuen balioetsi zientzia edo teknologiarekin loturiko karrerarik? Agian ez zenuen zeure burua ikerketa edo ingeniaritzan ikusiko, edo zientzietan oso trebea ez zinela pentsatuko zenuen, edo ez etxean eta ez eskolan ez zintuzten animatuko STEAM lanbideren bat kontuan hartzera. Aukera-sorta zabal baten artean aukeratu zenuen? Behar beste informazio bazenuen?

Gaur egun badakigu zein diren ikasketak hautatzearen atzean dauden faktoreak. Gai konplexua da, eta hor faktore asko sartzen dira. Familia, norberaren gustuak, hezkuntza-, ekonomia- edo gizarte-testuingurua: horiek dira gure erabakietan eragiten duten elementuetako batzuk. (“Zientzia-bokazioei buruzko azterketa”.  “La Caixa” Gizarte Ekintza, FECYT eta EVERIS, CRECIMen laguntzaz).

Beraz, zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko ikasleen interesa sustatu nahi badugu, aliatuak bilatu behar ditugu, faktore horietako bakoitzean eragin positiboa izan dezaketenak: irakasleak, administrazioa, familiak, STEAM profesionalak, orientatzaileak, enpresak, museoak, ikerketa-zentroak eta abar. Hedabideak ere ezinbesteko aktoreak dira zeregin honetan, oro har jendearengana iristeko gaitasuna baitute, informatuz, sentsibilizatuz edota entretenituz.

Udan Radio Bilbaok aukera eman zigun ikasgela barruan eta kanpoan STEAM Hezkuntzaz hitz egiteko Azul Tejerina kazetariak zuzentzen duen HoyxHoy programan. Begoñazpi ikastolak, Urdaneta ikastetxeak, El Regato ikastetxeak eta BTEKek lagundu zuten programetan.

Hona hemen audioak:

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago