Ekonomia zirkularra enpresa lehiakortasuna zein lurraldekoa hobetzeko aukera bikaina da, balioa eta garapena sortzeko mekanismo ugari ematen dituen eredu sozio-ekonomikoa baita, eta mekanismo horiek baliabide mugatuen kontsumotik banantzen edo bereizten ditu.

Innobasquetik, Aclima eta Ihoberen laguntzarekin, Circular Basque sortu dugu, Euskadin ekonomia zirkularra sustatzeko eta ezartzeko konpromisoa duten, sektore ezberdinetako erakunde publiko eta pribatuen sarea. Ekimen ezberdinak eta albiste esanguratsuenak ezagutzera emateko espazioa alegia

Baina, zeintzuk dira eredu honek eskaintzen dituen aukerak erabili ahal izateko gakoak?

Ekonomia zirkularraren printzipioak, hondakinak existitzen ez diren sistemak sortzean oinarritzen dira. Hondakinak balio kate berean edo bestetan berriro sartuko diren baliabide bihurtzen dira, hauen probetxua handituz. Baina ekonomia zirkularrerako trantsizioa lortzeko, aktore guztiek aldaketa garrantzitsuak egin beharko dituzte, , enpresetatik gobernuetara edota beste organizazio motetara, pertsonak ahaztu gabe. Horregatik garrantzitsua da pauso txikiak, baina era berean sendoak eta benetako inpaktua dutenak ematea aurrera egiteko.

Aukerak edozein sistemaren balio katean agertzen dira, lehengaien erauzketatik, diseinutik eta produkziotik, produktuen salmentara eta sortutako hondakinen aprobetxamendura, bai industriako produkzio prozesuan, zerbitzutara zuzendutako aktibitate batean edota hiri batean, adibidez.

Konkretuki baliabide naturalak eta lehengaiak ingurumenean inpaktu txikiena eragiten lortzeari buruz ari gara, berrerabilitakoak edo birziklatuak direnak gailenduz. Ekoefizientzaren oinarritutako diseinuak, edo etorkizunean zatien banaketa edo modularitatea erraztuko duen diseinuak, prozesu logistiko eraginkorragoak ahalbidetuko ditu, halaber materialen berreskuratzea eta konponketa edo bermanufaktura balio katearen fase aurreratuagoetan.

Produktuen komertzializazioan, produktutik zerbitzurako trantsizioan oinarritutako negozio ereduei garrantzi handia ematen zaie. Digitalizazioak eta gauzen Internetak paper garrantzitsua hartzen dute produktuei inteligentzia ematen bait diete. Izan ere, mantenimendu prebentibo edo prediktiboa egitea, erabilera hobetzea, edo produktuaren iraupena handitzea ahalbidetzen dute.

Circular Basquetik, baliabideen erabilpen eraginkorrago bat ahalbidetzen duten, Euskadin garatutako ekonomia zirkularreko proiektuak bilatzen ari gara. Beste ezaugarri batzuen artean, hurrengo proiektuei buruz hitz egiten hari gara:

  • produktuak eta prozesuak hobetu edo/eta birpentsatu, eta baliabideak modu eraginkorrago batean erabiltzen dituztenak;
  • diseinu fasetik eta merkaturatzetik igaroz, haien bizitza amaierara arte, jadanik existitzen diren teknologiak edo berriak gehitzen dituztenak;
  • energia berriztagarriak eta material eraginkorrak erabiltzea ahalbidetzen dutenak, baita produktuen bizitza erabilgarria luzatu, sentsorizatu, partekatu, berrerabili, berrekoiztu, balioztatu eta birziklatu, eta ahalik eta balio handiena lortzeko aukera ematen dutenak ingurumen inpaktu txikienarekin.

Circular Basquera urbildu (www.circularbasque.eus) eta batera Euskadi zirkular bat izatea lortuko dugu.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago