Erreferentzia ezagunenen 2012 eta 2013ko datuak kontuan hartzen baditugu Forbes eta Fast Company argitalpenak, edo Booz&Co (PwC) eta Boston Consulting Groupeko ranking-ak, eta era erakunde berritzaileenen lehen 10 postuak berrikusten baditugu, 43 enpresa desberdinen izenak identifikatuko ditugu. Haietan estatubatuarren nagusitasun argia nabari da(%70), gero eta asiarren presentzia nabarmenagoa (Txina, Japonia eta Hego Koreak %20 hartzen du), eta Erresuma Batua, Alemania, India eta Brasilen testigantzazko presentzia. Jarduera-sektoreka batez ere bi bloke nagusi aurkituko ditugu, IKZ eta fabrikazioa
Bioteknologia-pharma, energia, zerbitzu aurreratuak, eta banaketa lagun dituztela.
Baina bada beste xehetasun bat arreta erakar dezakeena. Enpresa bakar bat ageri da aipaturik lau sailkapenen lehen 10 postuetan azken bi urteotan: Amazon.2012-2013ko enpresa berritzaileenak

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago