Urrian, azaroan eta abenduan informazio-jardunaldiak (Infodays) izango dira Euskadin Horizon(te) 2020 programari buruz. Europako Batzordeak 2016 eta 2017 urteetan honako gai hauetan finantzatuko dituen ikerketa-ildoak aurkeztuko dira jardunaldietan:

 –     Urriak 8: Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Eraldaketa Aurreratuak. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. 101. eraikina, Zamudio.

2016-2017 denboraldian eremu honetan izango diren ikerketa-ildoak zehaztasunez ezagutu eta ulertzeko, baita eremu honetako ekinbide handien funtzionamendua ere.

 –    Urriak 15: Health Euskadi. BEC. Barakaldo.

H2020 bigarren deialdia aurkeztuko da, eta 1. deialdiaren emaitzak aztertuko dira. Europako eremuan Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemaren parte-hartzea sustatzea da helburua, honela bere nazioartekotzea bultzatuz.

 –    Urriak 19: Energia Seguru, Garbi eta Eraginkorra. Bizkaia plaza eraikina. Urkixo zumarkalea, 36. Bilbo.

Europako Energiaren Batasunak, duela gutxi “Energiaren Batasunerako Esparru Estrategia klima-politika prospektiboarekin erresilientea” dokumentuan zehaztuak, EB-ko kontsumitzaileei –etxebizitza eta enpresei– energia seguru, iraunkor, lehiakor eta eskuragarria eskaintzeko deia egiten du. Helburu hau lortzeak Europako energia-sistemaren eraldaketa sakona eskatuko du. Europako enpresa sendo, berritzaile eta lehiakorrak nahi ditu, Europan eta Europatik kanpo energia-eraginkortasuna eta teknologia hipokarbonikoak lortzeko beharrezko teknologia eta industria-produktuak garatuko dituztenak. Horretarako, HORIZON(TE) 2020-k 1.000 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak bultzatzen 2016an eta 2017an. Datozen bi urteetara begira, “Energia Seguru, Garbi eta Eraginkorra” Gizarte Erronka finantzatzeko aukerak ezagutzea da jardunaldi honen helburua.

 –     Urriak 29: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. 101. eraik. Zamudio.

 –      Azaroak 16: Garraio inteligente, ekologiko eta integratua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Trafikoa Kudeatzeko Zentroa. Miramon pasealekua, 166. Donostia.

 –     Azaroak 30: Klima, ingurumen, baliabide eta lehengaien eraginkortasunaren aldeko ekintza. Bizkaia plaza eraikina. Urkixo zumarkalea, 36. Bilbo.

 –      Abenduak 9: Elikadura-segurtasuna, nekazaritza, itsas ikerketa eta bio-ekonomia. Eusko Jaurlaritza, Gasteiz

 Argibide gehiago hemen.

Partekatu albiste hau