“Ideia berriak arrakastaz ustiatzea da Berrikuntza”, esaten du Britainia Handiko DTI-k (Department of Trade Industry). Austriako Joseph Schumpeter ekonomialariak honela definitu zuen: “kontsumitzaileentzako ondasun (produktu) berri bat edo aurrekoak baino kalitate handiagokoa sartzea, industria-arloren batean ekoizpen-metodo berriak sartzea, merkatu berriak irekitzea, hornidura-iturri berriak erabiltzea, industria berriro definitzea eragin dezaketen lehiatzeko forma berriak sartzea”.

OCDErentzat berrikuntza dira “zientzia, merkataritza, teknika eta finantza arloko urrats guztiak, produktu berriak edo hobetuak garatu eta merkatuan arrakastaz sartzeko behar direnak, baita ere prozesu eta ekipamendu berrien edo hobetuen merkataritza-erabilera, edo gizarte-zerbitzu baterako hurbilketa berri baten hastapenak. I+G urrats horietako bat besterik ez da”

Michael Porter irakaslearentzat “enpresek berrikuntzaren bidez lortzen dituzte lehiarako onurak. Berrikuntzara hurbilketa zentzu zabalean egiten da, teknologia berriak eta gauzak egiteko era berriak barne direla”.

Vic-eko Unibertsitateko Enpresa eta Komunikazio Fakultateko dekanoak, Xavier Ferras-ek, definizio horiek berreskuratu ditu, gaur bere blogean argitaratuak, eta honako hau proposatzen du berak: “ideia berriak edo ezagutza berria arrakastaz ustiatzea da berrikuntza, lehiakideek baino arrisku handiagoak hartuta, lehiatzeko egoera hobean egon ahal izateko”.

Ferras Deusto Business Schooleko Lehiakortasun eta Berrikuntzako Masterraren hasieran izango da gaur.

 *Blog hau Innosphere-n dago

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago