HAZINNOVAren (bost langile baino gehiagoko enpresa txiki eta ertainak berritzeko programa) bosgarren edizioko izen-emateak ixteko hilabete pasatxora, sorten zati bat osatu da. Hala ere, oraindik baditu plaza batzuk enpresa txiki eta ertainek beren erronkei berrikuntzaren bidez erantzun diezaieten.

Oraindik kupoa duten loteen artean Pertsonena dago, talentua erakartzeko eta atxikitzeko edo taldeen motibazioa areagotzeko soluzioekin. Oraindik plaza hutsak dituen beste lote bat produktuena da, produktu berriak sartzea edo daudenak hobetzea bezalako erronkei aurre egitera bideratua, bezeroak fidelizatzeko eta berriak erakartzeko helburuarekin.

Irtenbide berritzaileen bidez hazkundea bultzatu edo lehiakortasuna modu errazean hobetu nahi duten ETEek oraindik izena eman dezakete, urriaren 24a baino lehen, Pertsonen eta Produktuen lote horietan. Barneko Administrazio Prozesuen Kudeaketan edo Bezeroen Kudeaketan ere, oraindik plaza batzuk daude horretarako.

Programa erraza, eraginkorra eta doakoa

HAZINNOVA Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Innobasque programa da, ETEen arlo estrategikoetan berrikuntza sustatzeko eta, horrela, bost langile baino gehiagoko ETEetan haien hazkundea bultzatzeko diseinatua. Zehazki, programa 8 arlotan egituratzen da, eta horietako bakoitzerako plaza mugatuak ditu.

Ekimenak aholkularitzako 50 ordu eskaintzen dizkie ETEei, inolako kosturik gabe. Ordu horien balioa 4.500 eurokoa da. Aholkularitza pertsonalizatu eta aditu horren ondorioz, berrikuntza-proiektuak gauzatzen errazak dira, eta hiru hilabetean emaitzak ikusteko moduan daude, ETEen hazkunderako eta lehiakortasuna handitzeko funtsezkoak diren arloetan oinarrituta.

INFORMAZIO ETA IZEN EMATEKO: https://www.spri.eus/es/ayudas/hazinnova

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago