Vodafone Fundazioak deituriko Berrikuntzarako Vodafone Sarien hamahirugarren edizioak IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Deialdiaren helburua da zerbitzu berritzaileen agerpena bultzatzea, bereziki aipaturiko talde horien onurara zuzenduak, eragin zabala izan dezaketenak beren interes, berritasun eta ahalmenagatik Eraldaketa Digitalaren sustapenean, baita Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuetara (GIH) egiten duten ekarpenagatik ere.

Vodafone Fundazioak bi “Connecting for Good” sari ematen ditu teknologia-proiektu berritzaileentzat, betiere erronka edo arazo baten aurrean soluziobide bat suposatzen badute, gizarte-eragin zabalekoa, iraunkorra, eta edozein eremutarako (hezkuntza, enplegu, osasun, herritarren parte-hartze eta abarretarako) balio duena. Eta IKTen erabileran Ibilbideari saria, aitortza berezia pertsona, erakunde edo instituzio publiko edo pribatuentzat, teknologia erabili baldin badute gizarte-eragin handiko proiektuetan.

Sarietako bakoitzari 15.000 euro eta eskultura oroigarria dagozkio. Gainera, ‘Connecting for Good’ kategoriak Mobile World Congress 2020ra joateko saria izango du.

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 21era artekoa izango da.

Izena emateko esteka honetan erregistraturik egon behar da.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago