Ordu oro  Youtubera ikus-entzunezko 400 ordu igotzen dira, eta horietako %60 sortu den herrialdetik kanpo kontsumitzen da (Espainiaren kasuan ehuneko hori %80koa da). DWeek-n esparruan, Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Clusterrak bultzaturiko Bilbao Tuiwok Camp ekinbidea izan zen, une honetako youtuber nagusiak Bizkaiko hiriburuan bildu zituena. Besteak beste, Bolli, Rush Smith, Koala Rabioso, Chusita, Videopatas, Zeta jauna, Jorge Cremades edo Dante Caro.

Youtubek 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan. Tresna ahaltsua da, baita enpresa-erakundeentzat ere, bere ahalmen guztia ateratzeko gai baldin badira.

Melanie Parejok, Youtubeko partner managerrak, aholku batzuk eskaini ditu edukien estrategia eraginkorra sortzeko.

 Vicky Campetellak, Espainia eta Portugaleko Google produktuen prentsa-buruak, youtuberren audientziak azpimarratu ditu, eta markek tresna honi onura ateratzeko ideiak eskaini ditu.

Rush Smith, erreferentziazko youtuberra bi kanal aktibo eta ehunka milaka harpidedunekin, bere youtuber rola nola profesionalizatu duen azaldu du.

 

 

Azkenik, Koala Rabios, Naty Penadas eta Fran Sportcore-k, hiru euskal youtuber hauek, Tuiwok Camp-en izandako esperientzia kontatu dute, eta oraintsu beste proiektu bat abiarazi dutela, Koalak Studios. 

 

 

Partekatu albiste hau