Imajinatzen al dituzu bihotz-taupadak monitorizatzen dizkizun aurikularrak? Edota GPSaren helbideak komunikatzen dituzten zapata taktilak? Teknologia aldaketa-eragile nagusi bihurtu da, gure garaiko erronka mundialei irtenbide berritzaileak eskainiz. Sherpa Summit-en bigarren edizioan, Bilbon gaur ospatzen dena, azken teknologia-joerak batzen dira, eta modu berezian wearableak eta handiagotutako errealitatearekin zerikusia duten teknologiak.

Teknologia-eramangarriak itxaropen handia sortu du azken urteotan. Google Glass-etik Fitbit eskumuturrekora arte, gailu horiek jendeak beren osasun-pertsonala eta egoera fisikoa hobeto ulertzen lagundu diete ariketa monitorizatuen, bihotz-taupaden frekuentzia edo lo-ereduen bitartez

Gorputzera egokitutako ekipamendu elektronikoa

Sektorea eskumuturrekoak edo pintzen bitartezko eramangarriak eta kanpokoak diren gailuetatik harago doa, gorputzera egokitutako elektronikara, gizakien eta teknologiaren arteko muga oraindik gehiago bultzatzen duena.

Eramangarriak diren gailuen azken belaunaldia gorputzaren formara egokitzeko diseinatua dago. Gailu eramangarri horiek txikiak dira ohikoenean eta kamuflatutako itxura dutenak, erabilera hain intrusiboa izan ez dadin eta sozialki ere onartuagoa izateko.

Bide luzea egiteko

Merkatuan negozio-itxaropen gehien sortzen ari den segmentua “janzkorrak” diren gailu teknologikoena da. IDCren azken ikerketa batek adierazten zuen 2014 honetan wearable-en salmentak 19 milioi unitate gaindituko dituela, 2018an saldutako gailuen zenbatekoa 112 milioietara iritsiko dena. Ordea, oraindik hainbat arlotan asko aurreratu beharra dago, funtzionalitateetatik autonomiaraino, Xabier Uribe-Etxebarria-ren arabera, Sherpa-ko fundatzailea eta CEO-a.

Sherpa taldeak denbora darama handiagotutako errealitate konpainiekin lanean, beren aplikazioa etorkizun batean mota honetako gailu desberdinekin aritu ahal izateko. Uribe-Etxebarria-k berak adierazten duenez gaurko saioan Sherparen inguruan oso garrantzitsuak diren berriak zabalduko dituzte, gure mugikorrarekin nabigatu eta elkar-eragiteko modua betirako aldatuko dutenak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago