Gure berrikuntza-agenda Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta laguntza-deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu. 

 

NEXT GENERATION EU

750 000 milioi euroko larrialdi-tresna, finantza-merkatuetan atzemandako funts berriekin EBren aurrekontuaren finantza-ahalmena aldi baterako bultzatzeko helburua duena. Atzemandako funtsak EBren programen bidez bideratuko dira, bizirauteko baliabideak zaintzeko, ekonomia berreskuratzeko eta hazkunde iraunkor eta erresilientea sustatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak bultzatzeko.

 

COVID 19 DATA PORTAL 

Europako Batzordeak COVID-19ari buruzko Datuen Europako Plataforma sortu du, eskuragarri dauden ikerketa-datuak azkar bildu eta partekatu ahal izateko. ERAvsCorona Ekintza Planaren parte den plataforma honek Europako eta mundu osoko ikertzaileei laguntzen die koronabirus pandemiaren aurkako borrokan.

Koordinatzailea: Europako Batzordea 

 

KORONABIRUSARI BURUZKO EUROPAKO IKERKETA-EREMUAREN PLATAFORMA 

Plataforma leihatila bakarra da, eta koronabirusaren inguruan estatu bakoitzeko eta Europar Batasuneko finantzaketa-aukerei buruzko informazio osoa ematen du. Etengabe eguneratutako informazioa eskaintzen du Horizon(te) 2020 deien ─berariazkoen edo Koronabirusagatik finantzatuta abian dauden proiektuei buruzkoen─ epe-luzapenei buruz, maiz egiten diren galderak eta beste esteka erabilgarri batzuk. Herrialdeetako korrespontsalekin lankidetzan, estatu kideetako eta Europako beste herrialde batzuetako jarduera nazionalei, finantzaketa-aukerei, ekimenei eta proiektuei buruzko atal bat du plataformak. 

Antolatzailea: Europako Batzorde

 

KORONABIRUSA: IKERKETA ETA BERRIKUNTZA

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko eta beste agerraldi batzuetarako prestatzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekimen eta proiektu guztiei buruzko informazioa duen ataria. Europako Batzordeak ekintza, deialdi eta laguntza bereziak abiatu ditu koronabirusaren ikerketa sustatzeko, eta horiek webgune honetan daude jasota.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

EUROPAKO BATZORDEAREN ARAUAK ETA NEURRIAK NEKAZARITZAKO PRODUKTUEN MERKATURATZEA ARAUTZEKO ETA LAGUNTZEKO 

Merkatuan esku hartzeko neurriek nekazaritza-merkatuak egonkortzea eta krisia ez larriagotzea dute helburu, baita eskaria suspertzea eta EBko nekazaritza-sektoreei merkatuaren aldaketetara hobeto egokitzen laguntzea ere. Merkatuen antolaketa bateratuari buruzko Erregelamenduan (“MAB Erregelamendua”) jasotzen dira, eta merkatu bakarraren barruan EBko nekazaritzari dagokion esparrua ezartzen du. Merkatuan esku hartzeko neurriak Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (FEAGA) bidez finantzatzen dira.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

COVID-19. ETE-EI LAGUNTZEKO PREMIAZKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK

SPRI Taldeak webgune bat prestatu du eta bertan jaso ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzaturiko jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berrietara sarbidea ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

ACELERA PYME

Acelera Pyme ataria ETEei eta autonomoei laguntzera bideratuta dago, COVID-19ak beraien jardueran duen eragina arintzeko. Acelera PYME atarian enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzeko martxan jartzen ari diren neurri guztiak jasoko dira. Informazio-leihatila bakar bat, gure ekoizpen-sare gehienak bertara jo ahal izateko klik bakar batean. Ataria sektore pribatuaren lankidetzara irekita dago, eta ETEen eta autonomoen digitalizazio eta telelanerako irtenbideak sustatzeko erakunde laguntzaileek haien eskura jartzen dituzten baliabideak elkartzen ditu. Acelera PYME atarian ETEek eta autonomoek honako hauek aurki ditzakete: finantzaketa-konponbideak eta laguntza ekonomikoa, irtenbide teknologikoak, aholkularitza, egungo testuinguruan kontuan hartu beharreko gomendioak zibersegurtasunaren arloan, eta ETEetan eta autonomoetan talentua sustatzeko jarduketak.

Deitzailea: Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioa

 

GARAPEN TEKNOLOGIKO INDUSTRIALERAKO ZENTROAREN (CDTI) LAGUNTZAK EGUNERATZEA

Orrialde honetan jasotzen dira, data adierazita, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) laguntza eta tresnei aplikatzen zaizkien deialdien eta prozeduren epeei buruz hartzen diren ebazpenak. Programa bakoitzean gertatzen diren aldaketak webgune honen eduki espezifikoan jasoko dira, programa horrekin erlazionatuta.

Deitzailea: CDTI

 

BIZKAIA COVID 19AREN AURREAN: BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INFORMAZIOA ETA NEURRI BEREZIAK

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du osasun-krisiaren harira onartzen ari den neurriak jasotzen dituena arlo hauetan: asistentzia, zergak, ekonomia, zerbitzu publikoa eta herritarren arreta.  

BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAREN LAGUNTZA-ESKULIBURUA

KRISIAREN ONDOREN, BIZKAIKO LURRALDEA SUSPERTZEKO PREMIAZKO PLANA

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia 

 

COVID ACTION PLATFORM

Enpresa-komunitatea ekintza kolektibora deitzeko, pertsonen bizitza babesteko, negozioen jarraipena errazteko eta COVID-19ari erantzuteko laguntza mobilizatzeko plataforma globala. Plataforma Osasunaren Mundu Erakundearen laguntzarekin sortu da, eta industriako enpresa eta talde guztiei irekita dago, bai eta interesa duten beste alderdi batzuei ere, baterako ekintza integratu eta informatzeko helburuarekin.

Antolatzailea: World Economic Forum

 

 

Azaroaren 30era arte

EKOBERRIKUNTZA-PROIEKTUAK BIKAIN DISEINATZEKO LAGUNTZAK. 2020

Berrikuntzarako laguntzen Europako (edo beste esparru bateko) programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua. Proposamen hauek, oro har, garapen teknologikoko maila ertaina edo altua (TRL) izango dute, baliabideen eraginkortasunera eta/edo berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako jarduera jasangarri bat sortzeko. Zehazki, EAEtik zuzendutako proiektuak lagunduko dira, berrikuntzarako Europako laguntza-programen fase bakarreko edo bigarren faseko laguntza-deialdietan (ETE tresna, Life, Europako Berrikuntza Funtsa, Ekonomia Suspertzeko Plana, Green Deal programa…) edo beste eremu geografiko batzuetako programetan (Hazitek Estrategikoa, CDTI Misioak…) aurkeztuko direnak.

 

EGOKITU

EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago. Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak.  

Deitzailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila 

 

VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena
 

DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO PLANA (PREK)

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eraldaketa bultzatzea, beraien lehiakortasunean berehalako eragina izango duten ekintzen bidez. Laguntza ekonomiko bat da, enpresak eraldatzeko proiektu bat ezartzeari lotutako ekintzen gastuak ordaintzeko, honako ekintza mota hauen bidez: berrikuntzako aholkularitza, prestakuntza espezializatua eta sustapena eta nazioartekotzea. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituzten mikroETE eta autonomoentzat.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA

IIS BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. BioDonostiak bere jarduera garatzen du ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzeko, osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzeko eta, lehentasunez, ikerketa traslazionala, Gipuzkoako lurralde-eremuan ezagutza zientifikoak praktika klinikora lekualdatzeko prozesua azkartzera bideratua, sustatzeko. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA CEIT BONU TEKNOLOGIKOA

CEIT teknologia-zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

BIODONOSTIA TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC BiomaGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC BiomaGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, osagai teknologikoa duten proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

TECNALIA BONU TEKNOLOGIKOA

TECNALIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

CIC NanoGUNE BONU TEKNOLOGIKOA

CIC NanoGUNErekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako proiektuak, osagai teknologikoa dutenak, sustatzeko eta garatzeko bonua, Donostiako ikerketa-zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Egoitza fiskala eta lantokia Donostian dituen enpresa txiki eta handiarentzat; ZTBESko kidea partaide duen enpresa, eta ekintzaileak.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

INNOCAMARAS LAGUNTZAK. GIPUZKOA 2020

Soluzio berritzaileak ezartzeko planak garatzen dituzten enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak ematea (% 100eko diru-laguntza). Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren erroldan alta emanda dauden eta Gipuzkoako Bazkundearen lurralde-mugapekoak diren enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendua.

Antolatzailea: Gipuzkoako Bazkundea

 

 

Azaroaren 30ean

MIDIENDO EL CAMBIO SOCIAL. DESEMPEÑO Y RENDICIÓN DE CUENTAS EN UN MUNDO COMPLEJO LIBURUAREN AURKEZPENA

Midiendo el cambio social. Desempeño y rendición de cuentas en un mundo complejo liburuaren aurkezpena. GKEek, fundazioek eta gizarte-enpresek gauzatzen dituzten proiektuen jarduera soziala enpresek eta erakundeek leial nola neurtu eta adierazi dezaketen argitzeko obra.  Bertan izango dira Alnoor Ebrahim irakaslea, liburuaren egilea; Alan Solomont, Tisch College of Civic Lifeko dekanoa Tufts Universityn eta Estatu Batuetako enbaxadorea Espainian 2009tik 2013ra; Xabier Sagredo, BBK-ko lehendakaria, liburuaren hitzaurrea egin eta espainieraz argitaratzea bultzatu duena; eta Verónica Urda, BBK Fundazioko eragin sozial eta ekonomikoaren arduraduna. Beharrezkoa da izena ematea hemen. Aurkezpenaren jarraipena, berriz, hemen egin daiteke: https://www.zoom.us/join. Bileraren identifikazioa (ID): 86533549161. Bileraren pasahitza: 857255.

Ekitaldiak ingelesa-gaztelania itzulpen-sistema izango du.

Antolatzailea: BBK

 

 

Abenduaren 1ean

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN EKOIZPENA, MERKATURATZEA ETA BANAKETA COVID ONDOREN

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAREN SEKTOREAN

Nekazaritza-sektorearen energia-azterketaren emaitzak ezagutarazteko eta ustiapen-mota bakoitzean egin daitezkeen neurriak azaltzeko jardunaldia. Mota horretako instalazioetarako gutxi gorabeherako inbertsio-maila eta inbertsioaren itzulera-denbora ezagutzea. Horrelako inbertsioak egiteko eskura daitezkeen diru-laguntzak ezagutzea. 

Antolatzailea: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

LOGISTIKA DIGITALAREN IRAULTZA

Eraldaketa digitala gizartea aldatzen ari da, eta, haren barruan, merkataritza eta kontsumo-ohiturak. Teknologiak gaitutako gizarte-aldaketa baten aurrean gaude. Bezeroaren esperientziak behartzen ditu enpresak barnetik eratzera, egoera horri merkatuak eskatzen duen azkartasunarekin, fidagarritasunarekin eta malgutasunarekin aurre egiteko kultura digitala garatzeko. Ondorioz, hornidura-katearen digitalizazioa atzeraezinezko eskakizun bihurtu da. Jardunaldi honetan, etorkizuneko logistika nolakoa izango den eta enpresa horiek negozio-eredua berritzeko eta garai horretara egokitzeko zer konponbide eta erabaki berritzaile hartu behar dituzten aztertuko dugu. Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.

Antolatzailea: Spri

 

Abenduaren 1 eta 2an

ENERGIA-ERAGINKORTASUNARI ETA ARKITEKTURAREN ETA HIRIGINTZAREN JASANGARRITASUNARI BURUZKO EUROPAKO XI. BILTZARRA (EESAP 11) eta ERAIKUNTZA AURRERATUARI BURUZKO NAZIOARTEKO IV. BILTZARRA (CICA 4)

Biltzarrean nazioko eta nazioarteko adituen hitzaldiak izango dira honako gai hauetan: teknologia eta COVID, negozio-ereduak, aliantza publiko-pribatuak, hiri-berroneratzea, eraginkortasun energetikoa, bigarren mailako materialak, besteak beste. Berrikuntza gisa, Biltzarraren babesleentzat, B2B online topaketetarako gelak eta merkataritza-informaziorako online guneak jarriko dira.

Antolatzaileak: Eraikune (Euskadiko Eraikuntzaren Klusterra) eta CAVIAR ikerketa-taldea 

 

Abenduaren 2an

VI. VODAFONE DEIA INNOVATION SARIAK

Vodafone Deia Innovation Sariak banatzeko ekitaldia 09:30etik aurrera jarraitu ahal izango da esteka honen bidez: https://www.youtube.com/watch?v=NKKG9U4p7pk. Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, 2020ko euskal ETE berritzaileenari emango dio saria.

Antolatzaileak: Deia eta Vodafone

 

ERRESUMA BATUA EB-TIK IRTETEA PRESTATZEKO WEBINARIOA: PERTSONEN MUGIMENDUA

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera Erresuma Batuan sartzeko baldintza berrien berri emateko Webinarioa. 2020ko urtarrilaren 31n hasi zen aldi baterako epea amaitzen denean, Erresuma Batuaren eta EBren artean pertsonen zirkulazio askea ere amaituko da. Negozio, Nazioarteko Merkataritza eta Barne Ministerioen eskutik datorren ekitaldi honetan, immigrazioan edo negozio-bidaietan izango diren aldaketen berri emango da, eta enpresek aldaketa horietarako nola prestatu behar duten azalduko da. Bilera abenduaren 2an izango da, 14:30etik 15:45era. Dagoeneko zabalik dago webinarioan alta emateko epea esteka honen bidez.

Antolatzailea: Erresuma Batuko Gobernua 

 

IX. LAN-GOSARIAINDUSTRIA BIOTEKNOLOGIKOA

Bertan izango dira Eduardo Junkera ADEGIko lehendakaria, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko lehendakaria eta Javier Garcia Cogorro Columbus Venture Partners-eko bazkidea eta Viralgen Vector Core-ko zuzendari nagusia. 

Antolatzaileak: Adegi eta Kutxabank

 

JARDUNALDI TEKNIKOA: JARDUNALDIAREN EGUNEROKO ERRREGISTROA PANDEMIA ETA TELELAN GARAIAN

Enpresaren eguneroko lanaldiaren erregistroa egiteko betebeharra sortu zeneko panorama eta egoera sozioekonomikoa nabarmen aldatu dira Covid-19aren pandemiaren eta telelanari buruzko araudi berriaren ondorioz. Inguruabar horiek nola eragiten dioten aipatutako enpresa-betebeharrari, eta lanaldiari buruzko jurisprudentzia-erabakiak dira bilkura honen xedea. 

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

Abenduaren 2tik urtarrilaren 17ra

ZIENTZIA FORGES-EN ARABERA. Donostian

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak Antonio Fraguas handiaren omenez sortutako erakusketa. 66 binetak osatzen dute estatu osoan zehar ibilitako erakusketa, Euskal Herrian esklusiboki egongo dena ikusgai, doan, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan.

Antolatzailea: Materialen Fisika Zentroa (CFM), Eureka! Zientzia Museoarekin lankidetzan

 

Abenduaren 1, 2 eta 3an

BASQUE TRADE&INVESTMENT SAREAREN BANAKAKO ONLINE BILERAK

Laguntzak eta finantzaketa, krisiak eragindako zailtasunak, banku-kontu bat irekitzea helmugan edo tokiko bazkide bat bilatzea. Eskatu hitzordua Argentina, Uruguai, Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, AEB, India, Italia, Mexiko, Polonia-Ukraina, Erresuma Batu, Irlanda, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Errusia eta Singapurreko (ASEAN inguruko herrialdeak estaliz) gure bulegoetan ditugun nazioartekotze-teknikariekin, eta zure negozioak behar dituen erantzunak emango dizkizute.

Antolatzailea: Basque Trade & Investment

 

Abenduaren 3ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA. BIZKAIA 2020

Programaren helburua da enpresen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da adimen lehiakorrean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzeko aukera izan dezagun. Bizkaiko ETE eta autonomoetara zuzenduta.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Abenduaren 3an

RIS3 EUSKADI IKASTAROA: MERKATU-BERRIKUNTZARAKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMA

Marketinak (marketinaren balio-kateak) dituen kontzeptuak eta enpresan zein esparrutan eragiten duen ezagutzeko eta horietan sakontzeko programa; marketina ikuspegi integral batetik lantzeak enpresari eskaintzen dizkion etekinak eta aukerak; sektore eta tamaina desberdinetako euskal enpresetan aplikatzekoak diren kasu praktikoekin enpresa batek esparru horretan berritzeko eman behar dituen urratsak, enpresa txiki eta ertainetan arreta berezia jarriz; eskura ditzakeen baliabideak, eremu horretan ezagutza handiagoa lortu ahal izateko.

Innobasqueko bazkideentzat bakarrik

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

ARABA 4.0.K ABENDUAREN 3AN ONLINE JARDUNALDIA ANTOLATU DU: “4.0 INDUSTRIAREN ERRONKAK COVID-19AREN AURREAN: MERKATU- ETA MARKETIN-JARDUERAREN DIGITALIZAZIOA”

Ekitaldian, Arabako enpresen hamabi kasu erreal eta hurbileko aurkeztuko dira; izan ere, 4.0 industria gaitzen duten teknologiei esker, pandemiaren garaian digitalizazioaren eta marketinaren erronkari aurre egitea lortu dute. Ekitaldiaren programa 10:00etatik 12:00etara bitartean izango da, esteka honetan kontsulta daiteke, eta jardunaldira sartzeko hemen erregistratu behar da.

Antolatzailea: Araba 4.0 Lantaldea

 

ELKARGI FOROA: OCDE IKUSPEGIA COVID KRISIAREN AURREAN

Munduan aurrekaririk gabeko amiltze baten ondoren ekonomia suspertuz joan da. Orain, COVID birusaren beste oldarraldi baten aurrean, ziurgabetasuna areagotu eta mesfidantza gehitu daiteke. Juan Yermok, joan den uztailaren 1etik OCDEko idazkari nagusiaren kabinete-buruak, ELKARGI Foroan parte hartuko du, egungo egoeraren gakoak eta herrialde aurreratuenen garapen ekonomikorako dituzten aurreikuspen makroekonomikoak partekatzeko.

Antolatzailea: Elkargi

 

4.0 INDUSTRIAREN ERRONKAK COVID-19AREN AURREAN: MERKATU ETA MARKETIN JARDUERAREN DIGITALIZAZIOA”

Online ekitaldian, Arabako enpresen hamabi kasu erreal eta hurbileko aurkeztuko dira; izan ere, 4.0 industria gaitzen duten teknologiei esker, pandemiaren garaian digitalizazioaren eta marketinaren erronkari aurre egitea lortu dute. Jardunaldiari hasiera Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko diputatu Mª Pilar García de Salazar Olanok eta Araba 4.0 lantaldeko ordezkari Gabriel Uriartek emango diote, eta industriaren erronkak aztertuko dituzte COVID-19aren aurrean, Segula, Tecnalia, Guardian eta Dorlet-eko ordezkariekin. Kai Marketing Lab, Natural Vox, Grupoint, Bihartech, See you zoom, Arkikus eta Ibermáticarekin, COVID-19aren garaian merkatu eta marketineko jarduerarako tresnak ere aztertuko dira. Ekitaldiaren programa 10:00etatik 12:00etara bitartean izango da, esteka honetan kontsulta daiteke, eta jardunaldira sartzeko hemen erregistratu behar da.

Antolatzaileak: Araba 4.0 lantaldea eta Arabako Foru Aldundia

 

ONLINE JARDUNALDIA: SEGURTASUNA, DATUAREN EKONOMIAREN GILTZA: ULERTZEA KRIPTOGRAFIAK NOLA GAITZEN DITUEN DATUA PARTEKATZEKO EREDU BERRIAK

Negozio-ikuspegitik zein ikuspegi teknologikotik, datuak modu seguruan partekatzeko PETen oinarriak eta aukerak ezagutzeko interesa duten guztiei zuzenduta dago.

Antolatzailea: Basque Cibersecurity Centre

 

BILBAO EUROPEAN ENCOUNTERS: PANDEMIAREN ERRONKAK EUROPAKO TESTUINGURUAN

Bilbao European Encounters nazioarteko elkarrizketa-zikloaren zazpigarren edizioa Azkuna Zentroan (online): “Pandemiaren erronkak Europako testuinguruan”. Europako integrazioak gaur egun dituen erronkei buruzko hausnarketa-prozesua herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi da.

Antolatzailea: Globernance, Bilbao Ekintzaren lankidetzarekin

 

HIRI-MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO IRTENBIDEAK

Hiri-mugikortasun jasangarria hiri eta hiri-inguruneen egungo erronka handienetako bat dela ulertzeko jardunaldia. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Mugikortasun Planak ezagutzea eta mugikortasuna LAGetan eta Euskal Hiri Agenda berrian integratzea. Hiri-mugikortasunean irtenbide berritzaileak identifikatzea. Eztabaidatzea nola lortu hiri-mugikortasunean benetako sistema integratu bat, erabiltzaileei ibilgailu propio bat alde batera uzteko aukera emango diena.

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Abenduaren 4an

WEBINARRA. ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA SAIOAK: DUALIA

“Zaintzatik prospektibara” zikloaren beste saio bat; zikloan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza partekatzen dute beste erakunde bazkide batzuekin. Saio honetan Dualia enpresak informazioa modu sistematizatuan nola biltzen duen azalduko du, berrikuntza-joerak identifikatzeko eta, ondorioz, negozio-aukera berriak sortuko dituzten erabaki burutsuak hartzeko.

Antolatzaileak: Dualia eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

ENERGIA EUSKADIN. BERRIZTAGARRIAK ETA SARI ADIMENDUNAK. INDUSTRIA ETA ENPLEGURAKO AUKERAK

Webinarra Energiaz Euskadin. Berreskuratze Berdea: Ekonomia eta Enplegurako aukera. Parte-hartzaileak: María Victoria Zingoni, Energiaren Espainiako Klubeko lehendakaria; Ángeles Santamaría, Iberdrolako kontseilari ordezkaria; Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua. Baita ere bertan izango dira Iñigo Anzola Karsaga, EEEko zuzendari nagusia; Guillermo Amann, AFBELeko lehendakaria; Jose Ignacio Hormaetxe, Energia Klusterreko zuzendari kudeatzailea; Patxi Calleja, Iberdrolako Erregulazio zuzendaria; Ivan Marten, Orkestrako lehendakaria; Fernando Espiga Moreno, Tecnaliako Eraldaketa eta Emergenteen zuzendaria.

Antolatzailea: Energiaren Espainiako Kluba

 

JARDUNALDIA: LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIO-LEGEAK 25 URTE

Prebentzioari buruzko legearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko jardunaldia, eta 25 urte hauetan enpresetan ikusi dituzten aldaketei buruzkoa. Laneko Arriskuen Prebentzioak (LAP) jarraitu beharreko bideaz hitz egingo dugu, baita Koronabirusaren krisiak erakundeetan prebentzioaren arloan duen eraginaz ere.

Antolatzailea: IMQ Prevención

 

Abenduaren 4ra arte

IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DOKTORETZA-AURREKO PROGRAMAKO BEKAK APLIKATZEKO ZENTROEZ BESTELAKOETAN EGONALDIAK EGITEKO LAGUNTZAK (2020-2021)

 

Beka aplikatzen den zentroetan ez beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko deialdia egitea prestakuntzan ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea eta, horretarako, ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuei aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-funtsetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere doktoretza aurreko programa aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Abenduaren 4an

WEBINARRA. ZAINTZATIK PROSPEKTIBARA SAIOAK: C2B CAMPUS TO BUSINESS

“Zaintzatik prospektibara” zikloaren beste saio bat; zikloan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza partekatzen dute beste erakunde bazkide batzuekin. Saio honetan Dualia enpresak informazioa modu sistematizatuan nola biltzen duen azalduko du, berrikuntza-joerak identifikatzeko eta, ondorioz, negozio-aukera berriak sortuko dituzten erabaki burutsuak hartzeko.

Antolatzaileak: Innobasque eta C2B-Campus to Business

 

Abenduaren 7ra arte

IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMA. 2021

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat. Agindu honen helburua da norgehiagoka-erregimenean laguntzetarako deialdia egitea, ikerketa-zentroetan dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea. Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo den; edo, bestela, goi-mailako lotura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Abenduaren 9an

WEBINARRA: ETORKIZUN ETA AUKERA BERRIAK SEKTORE AERONAUTIKORAKO I+G ESTRATEGIAN

Webinarrak bi zati izango ditu. Lehenengoan, sektore aeronautikoak COVID pandemiak izan duen inpaktuaren ostean izango duen etorkizuna azalduko du TEDAEk. Jarraian, I+G estrategia berria aurkeztuko du Defentsa Ministerioak, baita sektoreari bultzada garrantzitsua emango dioten trakzio-proiektu handiak ere. Azkenik, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta CDTI E.P.E.k sektore aeronautikorako irekitzen diren aukera eta laguntza berriak aurkeztuko dituzte, Europako berreskuratze-funtsaren (Next Generation EU) babesean sortzen diren programak barne.

Antolatzaileak: CDTI E.P.E.; Defentsa Ministerioa; Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa; eta TEDAE (Defentsa, Segurtasun, Aeronautika eta Espazioko Teknologien Espainiako Elkartea)

 

Abenduaren 10ean

BILBAO EUROPEAN ENCOUNTERS: EB-REN ERANTZUN EKONOMIKOA

Bilbao European Encounters nazioarteko elkarrizketa-zikloaren zazpigarren edizioa Azkuna Zentroan (online). Europako integrazioak gaur egun dituen erronkei buruzko hausnarketa-prozesua herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi da. Saio bakoitzean, COVID 19ak eragindako pandemiaren inguruan Europar Batasunean zalantza gehien sortzen ari diren hiru gaietako bat aztertu eta horri buruz hitz egingo da. 

Antolatzailea: Globernance, Bilbao Ekintzaren lankidetzarekin

 

BOOST 4.0 

Hitzaldi irekia izango da, eta ohorezko gonbidatuak izango ditugu, hala nola Jordi Llinares Sanjuan, Industriaren Digitalizazioaren eta Elkarlaneko Inguruneen Zuzendariordetza Nagusikoa (Industria Ministerioa); Kimmo Rossi, Europako Batzordeko Datuen Ikerketa eta Berrikuntzaren Sektoreko eta Datu Politika eta Berrikuntza Unitatearen arduraduna; eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua. Azken konferentzia honetan, 4.0 Industriako aktore eta fabrika digital garrantzitsuenetako batzuek (VW, Whirlpool, Benteler Automotive edo Philips) sektoreko big data saiakuntza handienen emaitzak aurkeztuko dituzte. 4.0 industriarekin zerikusia duten arloetako adituek beren ezagutzak, jardunbide onenak eta big data teknologiei, adimen artifizialari eta fabrikazio digitaleko plataformei buruz ikasitako irakaspenak eskainiko dituzte.

Antolatzailea: Innovalia

 

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: ELIKAGAIEN BIOTEKNOLOGIA ETA KONTSUMO-JOERAK (COVID ONDOREN)

Jardunaldia, elikagaien bioteknologia elikagaien industriarako aukera gisa ezagutarazteko, ekoizpenaren eta eraldaketaren errentagarritasuna hobetuz; enpresa-sarea interkonektatzeko, I+G+b ekimenak sustatzeko Enkarterrin, elikagaien industriaren aukera-lurralde gisa; eta klima-aldaketarekin, elikadura osasungarriarekin eta jasangarriarekin sentsibilizatuago dauden kontsumo-joera berriak ezagutzeko… 

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: EKO-ENBALAJEA

Ekoizleei, artisauei, nekazaritzako elikagaien enpresa txikiei eta saltoki txikiei zuzenduta dago, elikagaietarako ontzien eta bilgarrien aukerak ezagutarazteko.

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Abenduaren 11n

TURISMO-LEIHAKORTASUNERAKO PROGRAMA. TURISMO-ETE-ENTZAKO DIAGNOSIA. GIPUZKOA 2020 

Deialdiaren helburua da laguntzak ematea Gipuzkoako Bazkundearen ganbera-mugapeko enpresei, Turismoko Lehiakortasun Programan, beraien esku jarrita Diagnostiko Lagunduaren eta Ezarpenaren zerbitzuak. Jarduera honen helburu nagusia turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea da, beraien kudeaketa eta produktibitatea maximizatzeko metodologiak eta konponbideak hartzeko helburuarekin.

Deitzaileak: Espainiako Merkataritza Ganbera eta Gipuzkoako Bazkundea

 

Abenduaren 10era arte

UPV/EHU-KO UDA IKASTAROETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA

2021ean EHUko Uda Ikastaroen 40. edizioa izango da. Urteurren hori ospatzeko edizio berezia egingo dugu. 2020ko edizioaren ezaugarria COVID-19aren pandemiak markatutako egoeretara egokitzeko gaitasuna izan da; erronka handi horrek bizkortu egin du teknologia digitalen erabilera-prozesua UPV/EHUko Uda Ikastaroen edukiak prestatzeko eta zabaltzeko. 2021ean, Uda Ikastaroen kalitatea hobetzen jarraitu nahi dugu, Topagune izaten jarraitzeko, hau da, egungo eta etorkizuneko gizartearen erronka handiei buruzko formakuntza, informazio eta eztabaidarako gune izateko. Zientziaren eta dibulgazioaren bidez, gizarte jasangarriagoa lortzen lagundu nahi dugu.

Deitzailea: UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioa

 

Abenduaren 14an

SMART SOLUZIO-IDEIAK DONOSTIAKO BERTAKO ENPRESETARA ZUZENDURIK. DONOSTIA 2020

Produktu edo zerbitzuen ideiak hautatzea eta Donostian, ingurune errealetan, testatu edo probatzeko baldintzak ezartzea. Horrela, Donostian ezartzeko produktu eta zerbitzu smart eta berritzaileen garapena bultzatu nahi da, batetik, herritarrei onurak ekartzeko, eta, bestetik, berrikuntza teknologikoan eta bertako enpresa-sarearen kokapen edo posizionamenduan laguntzeko «normaltasun berri» honetan.

Deitzailea: Donostia Sustapena

 

Abenduaren 15 eta 16an

RIS3 EUSKADI JARDUNALDIA: LANDARE-EUSKARRIAK EGITEA. LAUTADA

Landare-materialak dituzten 3 ontzi-eredu egitea taldean, tokiko merkataritzan eta turismo-guneetan eskualdeko nekazaritza- eta artisautza-produktuak sustatzeko euskarri eta irudi gisa. 

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

Abenduaren 16an

EAE-KO BERRIKUNTZAREN GIDAREN AURKEZPENA

Euskadiko Berrikuntzaren XIV. Gidaren aurkezpena online jarraitu ahal izango da. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, eta Leire Bilbaok, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendariak, hartuko dute parte.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

 

Abenduaren 17an

RIS3 EUSKADI IKASTAROA: MERKATU-BERRIKUNTZARAKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMA

Marketinak (marketinaren balio-kateak) dituen kontzeptuak eta enpresan zein esparrutan eragiten duen ezagutzeko eta horietan sakontzeko programa; marketina ikuspegi integral batetik lantzeak enpresari eskaintzen dizkion etekinak eta aukerak; sektore eta tamaina desberdinetako euskal enpresetan aplikatzekoak diren kasu praktikoekin enpresa batek esparru horretan berritzeko eman behar dituen urratsak, enpresa txiki eta ertainetan arreta berezia jarriz; eskura ditzakeen baliabideak, eremu horretan ezagutza handiagoa lortu ahal izateko.

Innobasqueko bazkideentzat bakarrik

Antolatzaileak: RIS3 Euskadi eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

BILBAO EUROPEAN ENCOUNTERS: KRISIAREN ONDORIO POLITIKOAK

Bilbao European Encounters nazioarteko elkarrizketa-zikloaren zazpigarren edizioa Azkuna Zentroan (online). Europako integrazioak gaur egun dituen erronkei buruzko hausnarketa-prozesua herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi da. Saio bakoitzean, COVID 19ak eragindako pandemiaren inguruan Europar Batasunean zalantza gehien sortzen ari diren hiru gaietako bat aztertu eta horri buruz hitz egingo da. 

Antolatzailea: Globernance, Bilbao Ekintzaren lankidetzarekin

 

Abenduaren 31ra arte

KOI (ICO) TURISMO-SEKTOREA ETA LOTUTAKO JARDUERAK COVID 19/THOMAS COOK

Mailegu-lerro berri honen xedea honako hauetarako finantza-beharrei erantzutea da: jarduerak eta inbertsioak, ekipamenduaren erosketa eta leasinga, digitalizaziorako zerbitzuak, eta aurrez aurrekoa ez den lanerako konponbideen hornidura.

Antolatzailea: Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO)

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. IKERLARIEN ETA ARRANTZALEEN ARTEKO ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK. 2020

Ikerlarien eta arrantzaleen arteko ezaupideen transferentzia sustatzea dute helburu, eta erakunde zientifiko independente baten edo gehiagoren eta arrantzaleen edo arrantzale-erakunde baten edo gehiagoren arteko sareak, elkartze-akordioak edo elkarteak sortzera bideratuko dira; erakunde teknikoek ere parte hartu ahal izango dute.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ARRANTZAREN ETA AKUIKULTURAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK. ARRANTZA SEKTOREAN BERRIKUNTZARAKO LAGUNTZAK. 2020

Garapen teknologikoan eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako arrantza-sektore berritzaile bat sustatzeko laguntzak. Hark produktu eta ekipo berriak edo perfekzionatuak, prozesu eta teknika berriak edo perfekzionatuak, edo kudeaketa- eta antolakuntza-sistema berriak edo perfekzionatuak garatzea edo txertatzea izango du helburu, baita eraldaketari eta merkaturatzeari dagokienez ere. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte erakunde zientifikoek edo teknikoek, edo erauzketa-sektoreko operadore batek, horietakoren batekin lankidetzan. Erauzketa-sektoreko operadoreen artean ondasun-erkidegoak sartuta daude.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

ITSASOKO BALIABIDE BIOLOGIKOEN KONTSERBAZIORAKO LAGUNTZAK. 2020

Laguntza-lerro honen xedea arrantzak itsas ingurunean eragiten duen inpaktua eta harrapakari babestuei eragindako inpaktua murriztea da, baita bazterkinak eta harrapakin osagarriak pixkanaka ezabatzea, eta bizirik dauden itsasoko baliabide biologikoen ustiaketa jasangarria lortzea ere, ahalik eta etekin jasangarririk handiena lortu ahal izateko. Honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: arrantza-jarduerek ingurumenean eragiten dituzten efektuak murriztuko dituzten metodoak, ezagutza teknikoak edo antolatzaileak garatzeko eta txertatzeko helburua duten inbertsioak, batez ere burututako arrantza-tekniken bitartez eta itsas baliabide biologikoen erabilera jasangarriagoa eta harrapakari babestuen baterako existentzia lortzeko helburua duten aparailuen bitartez, eta honako baldintza hauek kontuan hartuta: – Proiektua erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek garatu beharko dute (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen eta Eragileen Erregistro Publikoa sortzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuarekin bat etorriz), eta horiek eragiketan lortutako emaitzak balioztatu beharko dituzte. – Proiektuei jarraipen zientifikoa egin beharko zaie ondorio adierazgarriak ateratzeko xedez, eta emaitza horiek txosten teknikoetan jaso eta jendearentzat eskuragarri jarriko dira. – Xede zientifikoak dituzten arrantzatzat hartzen ez diren eragiketak, hau da, arrantza-teknika edo -aparailu berriak entseatzeko eragiketak, esleitutako arrantza-aukeren mugen barnean gauzatuko dira.

Deitzailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Saila

 

2021

Urtarrilaren 26ra arte

EUROPAKO ITUN BERDEAREN DEIALDIA

Europako Batzordeak 1.000 milioi euroko aurrekontua duen deialdi bat jarri du abian, klima-krisiari erantzuten eta Europako ekosistemak eta biodibertsitatea babesten lagunduko duten berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Deialdia Horizon(te) 2020 esparru-programaren barruan dago, eta gaur, irailak 18, hasiko da hautagaitzak aurkezteko epea; koronabirusaren krisialditik Europa suspertzea bultzatuko du, erronka ekologikoak berrikuntza-aukera bihurtuz. 

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Urtarrilaren 31ra arte

MAHASTIZAINTZAKO SEKTOREA BULTZATZEKO PROGRAMAREN INBERTSIORAKO LAGUNTZAK

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

 

Irailaren 16ra arte

MOVES II PROGRAMA. 2020. URTEA

Mugikortasun eraginkorra eta jasangarria sustatzeko programa. Energia-eraginkortasun, jasangarritasun eta energia alternatiboen erabilera bultzatzeko irizpideetan oinarritutako mugikortasunari laguntzeko jarduketak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura egokiak izatea barne.

Deitzailea: EEE/EVE

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago