CDTIk eta Japoniako agentzia homologoak, NEDOk, Innobasquerekin lankidetzan, antolatu dute, Baterako 6. Workshop Teknologikoa The Effective Use of Thermal Energy in Industry, eta ekainaren 23an Bizkaiko Teknologia Parkean izango da.

Parte-hartzaileek hondar-bero industrialaren berrerabiltze-egoera bere testuinguruan jartzera eta bai estatu mailan bai Japonen gauzatzen ari diren I+G+b ekinbideak ezagutzeko aukera izango dute. 3 gai teknologiko zehatzen inguruan ere azalduko dira: Labe industrialak, Biltegiratze termikoa eta Hondar-beroa bildu eta balorizatzea, eta gai horietan beren garapen eta teknologia garrantzitsuenak aurkeztuko dituzte espainiarrek zein japoniarrek. Halaber, ekainaren 24an japoniarrek bisitak egingo dituzte euskal enpresen hainbat instalaziotara.

Jardunaldi hau Espainia eta Japoniaren arteko Lankidetza Teknologikorako Aldebiko Programaren esparruan, JSIP (Japan Spain Innovation Program) antolatukoa da, I+G lankidetza-jarduerak finantzatzeko baldintza onuragarriak eskaintzen baititu. Hori dela eta, sortzen diren lankidetza-proiektu posibleek CDTIren eta NEDOren laguntza eskatu ahal izango dute.

ZERGATIK SUSTATU BEHAR DA Energia termikoaren erabilera eraginkorra industrian?

Industria-fabrikazioko prozesuetan ─galdaketa, forja, siderurgia, paper edo zementua─ sorturiko beroaren %35 eta %50 artean galdu egiten da. Hondar-bero hori eraginkortasunez berrerabiltzeak urtean 180 milioi eurorainoko aurrezkia ekar diezaioke euskal industriari.

Testuinguru honetan CALOR proiektua sortu da, Innobasquek bultzatua, SPRI, Energia Clusterra, EVE, CIC EnergiGUNE eta IHOBEren laguntzaz; industriako hondar-beroa eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoz ustiatzea du helburua, eta hori aztertuko da workshop-en.

 

Jardunaldian izena emateko click egin hemen.

Partekatu albiste hau