Garai hauetan “aldaketa sistemikoa ekonomia berri baterantz katalizatzeko” ideia gero eta garrantzitsuagoa ari da bihurtzen.

Orain arte, produkzio eta kontsumoaren ekonomia-eredu lineala zen normala, non kontsumitu eta botatzea baitzen ohikoa gure bizitzetan. Kontsumituriko baliabide kopuru handiagatik, ikusten ari gara eredu hori ez dela iraunkorra epe luzera; izan ere, horrek berekin darama baliabideak pixkanaka agortzea eta hondakin toxikoak gero eta gehiago metatzea.

Ekonomia zirkularraren kontzeptua modan jarri da azken urteotan. Ziklo irekiko sistematik ziklo itxikora joatea da kontua, non produktu baten hondakinak baliabide baliotsuak baitira beste produktu baterako.

“Ekonomia berri bat gorpuzten ari da geure begien aurrean, informazioaren teknologiek bultzatuta”,  ohartarazi du Ken Webster-ek, “The Circular Economy A Wealth of Flows”en idazle eta Ellen MacArthur Foundationeko berrikuntza-zuzendariak, bera elkarrizketatzeko aukera izan baikenuen joan zen ICOT 2015en:

Laburbilduz, hauek dira ekonomia zirkularraren 5 osagai nagusiak:

 

Partekatu albiste hau