Umherri 2015: haurrekin komunitateak eraikitzen “Helduok harritu egiten gara neska-mutikoek proiektuak, beraien interesetan baino, komunitatean pentsatuz iruidikatzen dituztenean”. Francesco Tonucci italiar pedagogo eta Haurren Hiriaren ideologoak honela eman zion amaiera ikaskuntzarako ingurune komunitarioak mintzagai izan dituen UmHerri 15 jardunaldiari. Honen aurretik, Franceso Tonuccik Radio Euskadiko mikrofonoetara hurbiltzeko aukera izan zuen, Leioako alkatesa den Mari Carmen Urbietarekin eta Leioako hiru haurrekin batera. Guztien artean hasi zuten Grafitti programa.  

Tonucciz gain, hezkuntza, gizarte eta erakunde arloetako esperientzia praktikoen berri ere eman zen. Izaskun Erezkanok, Ekiotz eta Naia gazteekin batera, “Abusu sarean” proiektua azaldu zuen, Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean “auzoko” herritar sareak ehuntzen dituen proiektua.

Gorka Torrek BiziToki izan zuen hizpide, komunitatearen erantzunkidetasunetik.gaur egungo eskolaren alternatiba izan nahi duen proiektua.

Diana Francok Hirikilabs partekatu zuen bertaratutakoekin, herritar oro gizarte-ekoizle izan dadin teknologia eta pertsonen arteko interakzio berriek ahalbidetzen dituzten bideak nabarmenduz.

Txelu Balboak azpimarratu zuen ez dagoela autonomiarik elkar-menpekotasunik gabe, Wikitoki, sorkidetzako eta elkarlaneko praktiketarako laborategiari buruz hitz egiterakoan.

Azkenik, Zerbikaseko Ángela Garcíak, ikaskuntzaren eta elkartasunezko zerbitzuen eremuan urteetan egiten ari diren lana azaldu zituen.

Aldi berean, herri-erakundeetatik bultzaturiko 5 ekimen aurkeztu ziren.

Arartekoaren Haur eta Gazteen Kontseilua, foro horretan parte hartzen duten haur eta gazteen ekarpenak bideratu nahi dituena;

 

Berrizko komunitate plana;

 Gaztematika sarearen eragina Bergaran;

Politiken diseinuan haurtzaroa zehar-elementu gisa txertatzeko Tolosako plana;

eta Leioako Herrigune proiektuaren garapena, komunitatea eraikitzea ardatz duena, herritarren konfiantzatik eta konpromiso pertsonal eta kolektibotik.

Jara Rocha, kultura-bitartekaria;

Jardunaldian izan ziren ere, parte-hartzaile gisa, Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-eko dekanoa; Jokin Bildarratz, PNVko senataria; Gotzon Bernaola, Innobasqueko programa-zuzendaria; Eukene Fernández eta Piter Blanco, Solasgune-koak; eta Leioako alkatesa, Mª Carmen Urbieta.

UmHerri 15 Herri Laborategiak antolatu du; haurren hiriaren sareko euskal nodo honek komunitatearen ideia sustatu nahi du ikaskuntza-ingurune gisa, honetarako politiken garapena bultzatuko duten esperientziak saretuz eta konektatuz. Nodo honetako parte dira: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, EHU, Leioako Udala, Solasgune eta Innobasque.

Partekatu albiste hau