Udalerriek gune komunitarioak sortzea bilatzen dute, bertan bizi direnen hazkuntza errazteko. Horrek harremanak eta baliabideak eraldatzea eskatzen du, bestelako ikuspegiak txertatzeko zera kolektiboaren diseinuan eta kudeaketan.

Herrilaborategia Euskadiko erakunde publiko eta pribatuen proiektua da, komunitate bat sortzeko asmoz elkarlanean ari direlarik, bertan zenbait kontzeptu garatzeko: herritartasuna edo ikaskuntza, konfiantza, autonomia, inklusio eta parte-hartzean oinarrituta. Haurren ikuspegi disruptiboa integratzeko helburuaz Haurren Hirien Sarea sortu da, Francesco Tonucci italiar pedagogoaren lanean oinarrituriko ekinbidea, begirada neska-mutikoen mailara jaistea eskatzen duena inor bistatik ez galtzeko.

Haur edo umeen pertzepzio hau diseinuan eta kudeaketan sartzeak suposatzen duen erronkaz jabetzeko, UMHERRI16: hiria eta haurrak jardunaldia antolatu da, azaroaren 17an eta 18an Bilbon izango dena.

Azaroaren 17an Euskalduna jauregian ekitaldi bat egingo da eta bertan izango dira dagoeneko bide honetan dabiltzan euskal udaletako arduradun politikoak, erakunde kolaboratzaileen esperientzia praktikoak, adituen (Francesco Tonucci, Jaume Funes eta abarren) hitzaldiak, eta Haurren Hirien Sarean dauden udalerrietako neska-mutikoak.

Bestalde, azaroaren 18an ikuspegia hirigintzan jarriko da eta, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren parte-hartzearekin, hirigintza-arloko profesional adituekin, eta Francesco Tonucci eta Cesar Mosquera-ren hitzaldiekin, Haurren Hiria proposamenaren ikuspegia eta esperientzia ezagutuko dira.

 Ondoren erantsitako dokumentuan jaits daiteke behera jardunaldien programa.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago