Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

Uztailaren 8-10ean

BC3-UPV/EHU SUMMER SCHOOL ON CLIMATE CHANGE. Bilbon

Aurten, eztabaida NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (PICC) txosten historikoak bultzatua da; 2018ko urrian argitaratu zen, eta datozen hamabi urteetan premiazko neurriak hartu behar direla adierazten du berotze globala gehienez 1,5 °Ctan manten dadin, ingurumen- eta ekonomia-ondorio hondagarriak saihestu ahal izateko.

Antolatzaileak: BC3 eta UPV/EHU

 

Uztailaren 9an

INDUSTRIA BULTZATZEKO PROGRAMEN ZABALKUNDE-JARDUNALDIA. Bilbon

Industria bultzatzeko eta, zehazki, industria-proiektuen finantzaketa errazago lortzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko Industria eta ETE Idazkaritza Nagusitik eta SPRI-Enpresa Garapeneko Euskal Agentziatik, topaketa hau antolatu da, eta bere helburua da enpresei ezagutaraztea SGIPYMEk beraien esku jarritako industriarako finantzaketa-programak eta aholkularitza-zerbitzuak eta, bereziki, Financia_Industria aholkularitza-zerbitzua.

Antolatzailea: SPRI.

 

Uztailaren 11n

HORIZON EUROPE 2021-2027 PROGRAMA BERRIAZ INFORMAZIOA AURRERATZEKO JARDUNALDIA. Arrasaten, Gipuzkoan

Jardunaldiaren helburua izango da Esparru Programa berriaren diseinuari buruzko nobedade nagusiak azaltzea euskal enpresei: Horizon Europe Programaren estrategiak eta orientabideak, Esparru Programa berria osatzen dutenak (Berrikuntzaren Europako Kontseilua, Ikerketa eta Berrikuntza Misioak,…), zer inplikazio dituen enpresentzat misioetara bideratutako ikuspegiak, Ikerketa eta Berrikuntzako Misioen orientabide tematikoak. Horizon Europe Programaren etorkizuneko inplikazioak diseinuko enpresentzat. Bertaratzeko erregistratu egin behar da posta elektronikoz: [email protected]

Deitzailea: ISEA

 

Uztailaren 15era arte

‘ENPRESA ETA GIZARTEA’ SARIA, JOSE IGNACIO ARRIETAREN OMENEZ

Estrategia Empresarial-ek Jose Ignacio Arrietaren omenezko ‘Enpresa eta Gizartea’ Sariaren lehen ediziorako deialdia egin du; Sarien helburua hau da: euskal enpresen (enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen) Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak, eta euskal gizartearen gizarte- eta ekonomia-garapenerako, ongizate, hezkuntza eta kulturarako ekarpena aitortu eta saritzea. Hautagaitzak uztailaren 15era arte aurkez daitezke.

Deitzailea: Estrategia Empresarial

 

Uztailaren 18ra arte

INGURUMEN-EKIPAMENDU ETA TEKNOLOGIA GARBIETAN INBERTITZEKO LAGUNTZAK

Laguntza-lerro hauek aurreikusten dira: ingurumen-babeserako Europar Batasuneko arauez harago joatea edo araudirik ezean babes hori areagotzea ahalbidetuko duten inbertsioetarako laguntzak; EBren etorkizuneko arauetara aldez aurretik egokitzeko laguntzak; ingurumen-azterketetarako laguntzak; hirugarrengoek sorturiko hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsiorako laguntzak; lurzoru kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin denean arduraduna identifikatu edo legez ezin denean birgaikuntza finantzatzeko arduraduntzat jo, “kutsatzen duenak ordaindu behar du” printzipioaren arabera; eta ingurumen-gaietan aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei laguntzak. 

Deitzailea: Ihobe

 

CERVERA DEIALDIA

Lehentasunezkotzat jotako zenbait teknologia-arlotan merkatura zuzendutako zientzia- eta teknika-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak. CDTIk finantzatuko ditu, gehienez 40 milioi eurorekin, bikaintasunezko Teknologia Zentroek eta Teknologia Berrikuntzari Laguntzeko Zentroek, estatu mailakoek, garaturiko ekimenak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik uztailaren 15era da, eta CDTIren Egoitza Elektronikoaren bidez egin behar da. Cervera lehentasunezko teknologiak 10 arlo handi hauetan batzen dira: material aurreratuak, ekoberrikuntza, energia-trantsizioa, fabrikazio adimenduna, osasunerako teknologiak, elikadura-kate seguru eta osasungarria, deep learning, adimen artifiziala, sare mugikor aurreratuak, garraio adimenduna eta informazioa babestea. Eskaturiko aurrekontuak 2 eta 4 milioi euro artean egon behar du talde bakoitzeko.

Antolatzailea: CDTI

 

Uztailaren 21era arte

DEIALDIA ZABALIK ZEURE PROIEKTUA AURKEZTEKO VODAFONE BERRIKUNTZA SARIEN XIII. EDIZIOAN

Vodafone España Fundazioak Vodafone Berrikuntza Sarien deialdia ireki du hamahirugarren edizioan. Sari hauen bidez IKTetan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu zaurgarritasun-egoeran edo gizarte-bazterketan erortzeko arriskuan dauden herritar-sektoreen bizi-kalitatea hobetzeko. Antolatzaileek izaera soziala duten teknologia-proiektuak bilatzen dituzte, 15.000€-rekin eta Bartzelonako MWCn ikusgaitasuna emanez bultzatzeko.

 Antolatzailea: Vodafone Fundazioa

 

Abuztuaren 20ra arte

ENPLEGU-ESKAINTZA 3 IKERTZAILE

Ezagutzaren Transferentzia Unitatean sartzeko, Estatistikan, Informatikan edo antzekoetan (betiere Estatistikan eta Matematikan ezaupide garrantzitsuekin) gradua edo lizentziatura duten pertsonak behar dira. Dauden postuak hauek dira:

1. Optimization for electric energy management
2. Early anomaly and novelty detection in time series
3. Scientific Programming

Deitzailea: BCAM

 

Irailaren 3ra arte

MERKATARITZAN, OSTALARITZAN ETA ZERBITZUETAN IKT-AK INPLEMENTATZEKO LAGUNTZAK – DENDATICS. DONOSTIA

Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Irailaren 9ra arte

IHOBE 2019 LAGUNTZAK EKODISEINURAKO, EKONOMIA ZIRKULARREAN ETA EKOBERRIKUNTZAN ERAKUSTALDIAK EGITEKO

Laguntza-programa berria euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak gauzatzeko. Deialdi berri honen helburua da materialen eraginkortasuna gehitzea industrian eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez, laster onartuko den “Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiaren (2030)” funtsezko ardatzak baitira.

Deitzailea: Ihobe

 

Irailaren 13an

BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA

Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.

Antolatzailea: Eibarko Udala

 

Irailaren 26ra arte

IIPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

 

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Irailaren 15era arte

EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM)

Bi urtean behin, sari hauen helburua Euskadin elikadura-sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea da, beraien tamaina gorabehera, Euskadin elikadura-sektorea garatzen laguntzen badute berrikuntzaren aldeko apustuarekin. Gainera, sektorearen topaketa-gunea izan nahi du, Euskadin elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko. Aitortza edo sari honetarako izena emateko epea irailaren 15era arte izango da, eta berrikuntzari buruzko hiru kategoria izango dira: teknologia, enpresa eta merkatua.

Deitzaileak: Azti eta Elikaduraren Klusterra

 

Urriaren 26an

12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen

Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.

Antolatzailea: Bizkaia Talent

 

Urriaren 31ra arte

PILOTU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TALENTU BERRITZAILEA. DONOSTIA 2019

Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. VICOMTECH BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. BIODONOSTIA BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. IK4 BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TECNUN BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. CIC BIOMAGUNE BONU TEKNOLOGIKOA. DONOSTIA 2019

CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.

Deitzailea: Donostiako Udala

  

Azaroaren 20-21a

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Azaroaren 28ra arte

INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA 

Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

Deitzailea: Spri

 

Azaroaren 29ra arte

XPANDE DIGITAL PROGRAMA

Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.

Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera

 

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.

Deitzailea: UPV/EHU

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak. 

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEEN LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. INNPLANTA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019

Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Abenduaren 19ra arte

IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT

IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15.000 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Abenduaren 31ra arte

ENPRESA BERRIAK SORTZEA ETA FINKATZEA BULTZATZEKO LAGUNTZAK. DONOSTIAN 2019. URTEAN

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.

Deitzailea: Donostiako Udala

 

Martxoaren 3tik 5era

ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan

Aurten ere, Advanced Factories 2020k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago