Biobío Eskualdeko (Txile) Lehiakortasunerako Garapen, Ekintzailetza eta Berrikuntzako Eskualde Korporazioa Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian izan da. Topaketan, Txileko ordezkaritzak Berrikuntzaren Euskal Sistema ezagutu du, baita Euskadin berrikuntza bultzatzeko Innobasquek egiten duen lana ere, erakunde berritzaileen, eta zehazki ETEen, kopurua gehitzeko helburuaz.

Desarrolla Biobío-k Txileko eskualde honen lehiakortasuna sustatzen du epe luzerako begirada estrategikoarekin. Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendari nagusiak, Gotzon Bernaolak, Innobasqueko Berrikuntza Publikoko zuzendariak, eta Begoña Seijas, Iñaki Ganzarain eta Patricia Martínezek, Innobasqueko proiektu-buruek, Leticia Herane, Txileko korporazioko gerentea, eta Marcela Araneda, proiektu-koordinatzailea, hartu dituzte, eta hauekin batera Marcelo Lasagna eta Carmina Sánchez, Lead to Change Chile-ko bazkide zuzendariak, etorri dira, aholkularitza-enpresa honek aholku ematen diolarik korporazioari bere kudeaketa-ereduaren diseinuan.

Desarrolla Biobío-ko ordezkariek Euskadira egindako bidaia osatzeko Innobasqueko bazkide batzuk ezagutuko dituzte, adibidez, Mondragon Korporazioa, eta Eusko Jaurlaritzarekin ere elkartuko dira Berrikuntza Publikoko Plana ezagutzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago