Gaur egun zuzendaritzako jendeak erronka ugari izaten ditu erakundeak eraldatzeko eta beren interes-taldeentzat balio iraunkorra sortzeko. Hala ere, ohiko gerentziaren ezagupen eta trebetasun tipikoak ez dira aski erronka hauei aurre egiteko.

Egungo merkatu ekonomikoak berrikuntza bultzatuko duen lidergo eraldatzailea eskatzen du. Proiektu berritzailea ezartzeko indarrik handiena, beldurrak eta oztopoak gainditzen lagunduko duena, benetan nahi duzun horrekin energia aurkitzea da. Eta horretarako, premia argi identifikatu beharra dago, uste osoa izan, eta bultzada eta iraunkortasuna. Hori da Be Up-eko lehendakaria den  Pilar Jericó-ren premisa; bere enpresak erakundeekin lan egiten du lehiakortasuna hobetzeko berrikuntzaren, lidergoaren, lankidetzaren, talentuaren eta eraldaketa positiboaren bidez.

Ekainaren 3ko Global Innovation Day-n aukera izan genuen Pilarri galdetzeko zein den lidergoaren eta bere tigre-begiradaren funts edo mamia:

Gai honetan sakondu nahi baduzu, hemen duzu egun hartan egin zuen aurkezpena: 

Jericó-rekin batera, Gibson, The Catalyst Network-ekoa; Albert Cañigueral, Ouishare-koa; eta Fran Chuan, AEC eta Dícere-koa, izan ziren “Pertsonak dira” panelean. Hemen ikus dezakezu oso-osorik:

Partekatu albiste hau