Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Irailak 4 – TicketBAI: ZER DA ETA NOLA EGOKITU FAKTURAZIO-SISTEMA BERRIRA? (ONLINEKO WEBINARRA)
TicketBAI Euskadiko foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin abian jarritako proiektua da. Horren helburua da fakturazio-sisteman betebehar legalak, teknikoak eta kontrolekoak, ezartzea eta, indarrean sartzen den unetik aurrera, TicketBAI software bermatzailea erabili behar izatea. Jarduera ekonomikoak eta juridikoak egiten dituzten pertsona fisiko guztiak TicketBAIra egokitzera behartuta daude hiru lurralde historikoetako bateko Sozietateen gaineko Zergari edo PFEZri lotutako araudia aplikatzen badute.
Izena eman hemen
Antolatzailea: SPRI
Doako webinarra, zalantza guztiak argitzen laguntzeko.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: Murgibe Aholkularitza
INDUSTRIA ERRONKA, 24/25 AURKEZPENA. Iberdrola Dorrea, 3.solairua.
Industria Erronkak Bizkaiko errealitate industriala ikasle gazteei hurbiltzen die, STEM bokazioak pizteko eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzeko.
Egitaraua:
Ongi etorria eta irekiera – Begoña San Miguel, FVEMeko Presidentea
STEAM: Hezkuntza eta Industria batzen – Alaitz Landaluze, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasqueko Berrikuntza Politiken zuzendaria
Amaiera instituzionala, Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko Saileko Bizkaiko Foru Diputatua
Kafe-networking-a eta jardueren antolaketa, Industria Erronkako koordinazio-taldea
Antolatzailea: Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa
Irailak 9 – ADIMEN ARTIFIZIALA NAHASMENDU NEUROMUSKULARREN IKERKETAN
Web-mintegi berritzaile honek aztertuko du adimen artifizialak nolako ahalmena duen nahasmendu neuromuskularren (NMD) diagnostikoa eta tratamendua iraultzeko.
Neurologiako, genetika molekularreko eta AAko zenbait aditu garrantzitsuk eztabaidagai izango dituzte medikuek eta HNMDekin bizi diren pazienteek aurre egin behar dieten erronka kritikoak.
Tailerrean, big datako eta adimen artifizialeko azken aurrerapenetan sakonduko da, eta erakutsiko da nola balia daitezkeen teknologia horiek diagnostiko- eta pronostiko-parametroak identifikatzeko, analisi genetikoa hobetzeko eta pazientearen arreta optimizatzeko.
Izena eman hemen.
Antolatzailea: Tecnalia
Irailak 18 – CDTI-REN I+G+b BABESTEKO TRESNAK
CDTI Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren I+G+Bri laguntzeko tresnak aurkezteko saioa, formatu presentzialean, eta streaming bidez jardunaldiaren lehen zatian.
Ekitaldi honen helburua CDTIren I+G+b finantziazio programak aurkeztea izan da, baita enpresek proiekturako dituzten ideiak CDTIko ordezkariarekin kontrastatu ahal izatea ere.
Antolatzailea: Euskadiko Parke Teknologikoa
Irailak 24 eta 25 – AI INTERNATIONAL BASQUE FORUM
Irailaren 24an eta 25ean, Bizkaiko hiriburuko Bizkaia Aretoan AI International Basque Forum kongresua egingo da, adimen artifizialean erreferenteak diren nazioarteko adituak bilduko dituena.
Esgate aholkularitza-enpresak antolatuta, programak goi mailako hitzaldiak eta enpresa-errealitateari aplikatutako kasu arrakastatsuak partekatzen dituzten mintegiak konbinatzen ditu, AAren plano estrategikoari eta inplementazio praktikoari helduz.
Izena ematea hemen
Antolatzailea: Esgate
Irailak 25-26 – “HUMAN CENTERED HEALTH TECHNOLOGIES” JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK
Teknologia robotikoak eta gailu mediko adimendunak iraultzen ari dira arreta pertsonalizatua eta pertsona ardatz duen doitasunezko medikuntza. Teknologia robotikoak eta gailu mediko adimendunak iraultzen ari dira arreta pertsonalizatua eta pertsona ardatz duen doitasunezko medikuntza.
Arlo horietako aditu liderrek azken aurrerapenak partekatuko dituzte Human-Centered Health Technologies jardunaldi teknologikoetan, eta azpimarratuko dute berrikuntza teknologiko horiek hobetu egin dezaketela Osasun Sistema Nazionaleko pazienteen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua edo errehabilitazioa, eta herritarren osasuna hobetu eta pertsonalizatu, industria sektorea indartzeaz eta kalitatezko enplegua sortzeaz gain.
Antolatzailea: Tekniker
Irailak 26 – POCTEFA PROGRAMAKO MUGAZ GAINDIKO TOPAKETA
Irungo Ficoba erakustazokak POCTEFA 2021-2027 Programako mugaz gaindiko topaketen jardunaldi bat hartuko du irailaren 26an. Mugaz bi aldeetako erakunde publiko eta pribatuen artean ideia trukea bideratzea da jardunaldiaren asmoa, etorkizunean bazkide bihur daitezen.
Pirinio Atlantikoetako, Akitania Berriko, Euskadiko, Errioxako eta Nafarroako eragileen artean sinergiak sortzeko aukera ezin hobea da hitzordua, POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz gaindiko Lankidetza Programa) funtsen deialdi berriari begira. 2025eko urtarrilaren 15ean jarriko da martxan deialdia, 81 milioi euroko finantzaketa-aurrekontuarekin.
Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuarekin eta Pirinio Atlantikoetako departamentuarekin elkarlanean antolatu du jardunaldi hori, helburu nagusi batekin: euskal enpresek mugaz gaindiko lurraldearen garapen jasangarria sustatzea xede duen programa horretan parte hartzea. Jardunaldian, hitzaldiak, aholkularitza-zerbitzuak, trukeak eta partaideentzako topaketa-eremuak izango dira.
Izena eman hemen
Urriak 9-10 – SARE ELEKTRIKOEN NAZIOARTEKO XVIII. JARDUNALDIAK– Bilbao Exhibition Centre (BEC)
Hainbat herrialde eta esparrutako aditu eta profesionalek sektore elektrikoko teknikaren egoerari eta sektorean emandako aurrerapausoei buruz ideiak trukatzeko eta eztabaidatzeko aukera izan dezaten topaketa-foro bat sustatzea da jardunaldi hauen helburua, sektorearen garapena globalki zein Europari gagozkiola eraginpean hartu dezaketen alderdi geopolitiko eta estrategikoei arreta berezia emanez.
18. edizio honetan “Ekonomiaren elektrifikazioari eta sareen digitalizazioari buruzko joera globalak eta perspektibak” izango da aztertuko den gaia.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: Energiaren Euskal Erakundea, Tecnalia eta Orkestra Basque Institute of Competitiveness Deusto Foundation
Urriak 10 – IP PERSPECTIVES EUSKADI– VII Vincci Hotela – Bilboko Kontsulatua
IP Perspectives Euskadiren VII. edizioa, euskal erakunde berritzaileen erreferentziazko hitzordua, aktibo ukiezinak babestuz.
Euskadik Europako patenteen eskaeretan marka hautsi duen bigarren urtean, ABG Intellectual Propertyk bere espezialistek emandako programa bat eskaintzen du. Programa horretan, PI estrategia arrakastatsu bat definitzeko eta kudeatzeko gakoak, aholkuak eta kasu praktikoak partekatuko dira.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Antolatzailea: ABG Intellectual Property
Urriak 15-16 – B-VENTURE 2024 – Euskalduna Jauregia, Bilbao.
B – Venture EL CORREO egunkariak sustatutako ekimena da. Helburua da finantzazioa behar duten eta berrikuntzak behar dituzten proiektuak bizkortzea. Proiektu horiei heltzean eta abian jartzean lagunduko zaie. B – Venturek Espainiako iparraldeko ekintzailetzaren erreferentzia-gune bihurtu nahi du, eta talentu ekintzailea erakarri. Ekintzailetzarako espazio egokia egitea, gizarte-eragile guztiek tokia izan dezaten.
- Proiektuen prestakuntza- eta azelerazio-programa bat.
- Proiektu horiek inbertitzaileei aurkezteko ekitaldi bat.
- Finantzaketa-errondak. Hitzaldi, tailer, networking eta B2B programak.
Izena eman nahi baduzu, hemen egin dezakezu.
Urriak 23-24 – UHINAKen VI. EDIZIOA, KLIMA ALDAKETA ETA ITSASERTZEARI BURUZKO MUGAZ GAINDIKO KONGRESUA. Ficoba, Irun.
Uhinak mugaz gaindiko kongresua da, klima-aldaketak eta muturreko fenomenoek arku atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzkoa.
Antolatzaileak: Ficoba eta AZTI