Testosterona eta finantzak, lidergoa eta lankidetza, ekonomia eta iraunkortasuna, herritarren parte-hartzea eta politikariak: a priori aurkako kontzeptu-pareak ematen dute. Hala ere, lehen begiratuan diruditen baino lotuago daude:

Ba ote dago hormonei burtsako crack baten errua botatzerik? Zerk eramaten ditu broker-ak erabaki zentzugabeak hartzera? Zenbat eta testosterona maila handiagoak izan, Wall Street-eko brokerrek joera handiagoa dute finantza-arriskuak hartzeko. Kabir Sehgal-ek “The Rich Life of Money and How Its History Has Shaped Us” liburuan testosteronaren eta finantza-arriskuen arteko lotura aztertu du eta hemen laburtzen du:

Balio al digu joan zen mendeko lider-ereduak? XXI. mendeko liderraren profila bilatzen dugu. Ondorengo infografia honek arrasto batzuk ematen ditu: lider tradizionalak versus elkarlaneko liderrak. Zein da zure aukera?

 

 Katie McCrory hemen: https://www.virgin.com/unite/business-innovation/towards-a-fairer-future

Zer da ekonomia zirkularra? Eredu iraunkor berria. 

 Eta bukatzeko, Demokrazia eta Herritarren Parte-hartzearen Liburu Zuriaren xehetasunak: Eusko Jaurlaritzak eta herritarrek elkarrekin sorturiko dokumentu ofiziala, bi aldeak konprometitzen direlarik gobernantza, gardentasun eta kontu-ematearen balio berriekin. Sakatu hemen gehiago jakiteko.

 

 

Partekatu albiste hau