Ehunka langile ari dira lanean Apple-ren egoitzan Cupertino-n Titan proiektuan, Apple-ren automobil elektrikoan. Bestalde, Tesla-k, hau ere konpainia estatubatuarra, indartuta ikusi du bere automobil elektrikoa, Europan dieselaren iruzurraren inguruan gertatuak gertatu ondoren. Badirudi guztiak adierazten duela automobil elektrikoaren unea dela.

Antza denez, Teslak bere ibilgailuak energiaz elikatzen dituen bateria elektrikoetan oinarritzen ditu ikerketak; Applek, berriz, bere autoak gobernatuko dituen softwarean jartzen du indarra. Telefonoen eta ordenagailuen mundua irauli zuen konpainiak ez du interes handirik auto osoa fabrikatzeko, karrozeria, pneumatikoak edo mekanika barne. Hori 2019an jakingo dugu, zurrumurruen arabera, orduan hasiko baita merkaturatzen Titan proiektua. Oraingoz, sekretismo handiz ari dira guztia kudeatzen.

Bitartean, itxurak engainagarriak dira: Teslak oraintxe atera du merkatura Autopilot-en 7. bertsioa, bakarrik, gidaririk gabe, ibiltzen den autoa. Kamerak, radarrak, ultrasoinuzko sentsoreak eta datuak konbinatzen ditu autobidean automatikoki gidatuta ibiltzeko,  erreiz aldatzeko eta zirkulazioaren arabera abiadura doitzeko. Behin helmugara iritsita, S modeloak lekua eskaneatzen du eta zailtasun handirik gabe paraleloan aparkatzen du.

Audi edo Mercedes-en antzeko beste modelo batzuek ez bezala, Tesla-ren auto guztiak sarean bezala ibiltzen dira. “Auto batek zerbait berria ikasten duenean, beste guztiek ere hori egiten dute”, esan du konpainiako CEO den Elon Musk-ek, PayPal ere sortu zuen ameslari sortzaileak. Sareak zerbitzari zentralaren datuak eguneratzen ditu. “Beste maila bat da”, erantsi du, eta, beraz, astero egin ahal izango lirateke eguneratzeak.

Horren haritik, Teslarentzat erabakigarria da zehaztasun handi-handiko mapak izatea, GPS bidez seguru ibiltzeko. Hau beste negozio-bide bat izan liteke: nabigazio-mapetarako datuen salmenta.

Apple-ren kasuan, prentsa espezializatuaren arabera, sagarraren konpainiak, espekulazioak egia baldin badira, irauli egingo du automobilaren sektorea, eta aurrez dauden faktoriekin automobilgintzako osagaien ekoizpena esternalizatuz  egingo du hori. Zenbat eta konputerizatuagoak eta elektrikoagoak izan autoak, orduan eta lehiatzeko abantaila handiagoa Applerentzat software eta baterietan duen expertise-rengatik. Denborak esango du.

Oraingoz, Apple Carplay-k Iphone-ren interfazea sartzen du auto barruan:

Baliteke hau izatea auto elektrikoa zain zegoen aukera benetan jendarteratzeko.

Partekatu albiste hau