“Berrikuntza etorkizuna eraikitzea da” goiburupean, Tecnalia korporazio teknologikoak (Azti-Tecnalia, Neiker-Tecnalia eta Tecnalia Research & Innovation-ek osatzen dute) Kazetaritza Sariaren VII. edizioa antolatu du, 16.000 euroko diru kopuruarekin.

Sari honen helburua hedabideetako (prentsa, irrati, telebista eta Interneteko) profesionalei iritzi publikoan ikerketa eta berrikuntza zabaltzeko dagokien funtsezko eginkizuna aitortzea da eta, beraz, herritarren artean eta gizartean kultura zientifikoa sustatzeko egiten duten lana eskertzea ondorengo gai hauetan: garapen iraunkorra, jendearen osasuna eta bizi-kalitatea, natura-baliabideen kontserbazioa, lehiakortasuna eta garapen teknologikoa, eta gizarte digitalizatua.

Lanak 2014ko irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, eta komunikazioko profesional guztiek jo dezakete sari honetara, baldin eta kazetaritza-lanak argitaratu, emititu edo zabaldu badituzte, beren izenez edo ezizenez sinatuta, banaka edo taldean eginda, 2014ko urtarrilaren 1 eta maiatzaren 31 artean.

Sariaren diru-kopurua 16.000 eurokoa da, eta lau kategoriatan zatituta dago, berdin banatuta: hedabide idatziak, irratia, TB eta Internet. Sariak, lau kategorietako bakoitzean, bakarrak eta zatiezinak izango dira.

 Argibide gehiago hemen: Tecnaliaren webgunea

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago