Sari honek aitortza egiten die gazteen artean zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko ekimen berritzaileenei

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM Euskadi Sarien bigarren edizioaren deialdia egin du, gazteentzako eta bereziki emakumeentzako prestakuntza zientifiko eta teknologikoko ekimen berritzaileenei aitortza egiteko.

STEAM (ingelesezko sigla) hezkuntzak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikez gain, arteak jasotzen ditu adar guztietako zeharkako eta funtsezko elementutzat, profil hibridoak eskatzen dituzten joerei erantzuteko: datu-analistak edo industria-diseinukoak, baina sormena eta irudimen-gaitasuna dutenak.

Sarien edizio honek bi kategoria, lau sari eta bi aipamen berezi izango ditu, eta guztira, 12.000 euro emango dira sarietan:

–          Ikastetxeek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimen berritzaileena:

o   1. saria: 3.000 €

o   2. saria: 2.000 €

o   Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia: 1.000 €

–          Beste erakunde batzuek sustatutako STEAM hezkuntzako ekimen berritzaileena:

o   1. saria: 3.000 €

o   2. saria: 2.000 €

o   Genero-ikuspegiaren arloko aipamen berezia: 1.000 €

Saritutako ekimenean edo horren irismenean hobekuntzak finantzatzeko erabili beharko da sariaren zenbatekoa, edo STEAM ekimen berri bat abiarazteko.

Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 15ean amaituko da. Informazio gehiago hemen: https://steam.eus/sariak/

Partekatu albiste hau