Baduzu produktu edo zerbitzu berritzailerik? Elkarlanean aritzen zara hori garatzeko? Badago berrikuntza zure enpresa-ereduan?
Erakuts ezazu Global Innovation Day-n. Bidal iezaguzu berrikuntzaren txokoa sortzeko zure proposamena.
Bete erantsitako fitxa eta bidali martxoaren 15a baino lehen hona: [email protected]
Komeni zaizu jakitea….
Txoko bat erakusketa-gune bat da.
Txoko bat izateak gutxieneko kostu batzuk izango ditu eremuaren, oinarrizko altzarien eta beharko dituzun baliabide teknikoen arabera.
Txokoaren gutxieneko eremua: 6 m2 / Gehienezko eremua: 18 m2.
Antolatzaile gisa zeuk arduratu beharko duzu diseinuaz eta txokoa “janzteko” beharko dituzun aparteko materialez.
Jasotako proposamenak Global Innovation Day-ren Batzorde Antolatzaileak balioetsi eta hautatuko ditu.
Zalantzak badituzu, jarri harremanetan Begoña Seijas-ekin telefonoz: 94.420.94.88 edo posta elektronikoz: [email protected]