Giza garunak bide ezberdinak erabiltzen ditu arazoak konpontzeko: logika eta sormena. Bazenekien labirinto batean irteera aurkitzeak zure sormena lantzen duela? Eta logika estu lotua dagoela matematikari?

Logika prozesu kontzientea da, aurrez ikasitako arauak edo prozedurak erabiltzen dituena konponbidera iristeko; sormena, berriz, irtenbide orijinalak sorrarazten dituen prozesu inkontzientea da.

2015ean zure helburuak lortzeko, hona hemen ariketa bat zure logika nahiz sormena indartzen dituena.

  1. Osatu itzazu ahal beste hitz alfabetoan Papa Noël-en txanoa daramaten letrekin.
  2. Osatu duzun hitz bakoitzaz idatz ezazu esaldi bat.
  3. Idatzi testu bat sortu dituzun esaldiekin.

Testuak badu logikarik? Ala sormen handiegikoa da? Ariketa honen ondoren, jakin nahi baduzu zure garuneko zein alde den nagusi, test labur honetan egiaztatu ahal izango duzu.

2015 zoriontsua!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago